Udalak astelehenean zabaldu zuen bideoa, eta hilaren 15ean ere proiektatuko da Herriko Plazan, Film Laburren Lehiaketako lanak erakutsi aurretik
11/08/2026 Actualizado a las 18:16h.
Ostiral honetan hasiko diren Andra Mari jaiei begira, Udaleko Berdintasun eta Prebentzio Sailak sentsibilizazio-bideo bat kaleratu du, 'Ondo pasau, pasatzeke!' lelopean. Bideoaren bidez, «desberdintasunaren ondorio diren eta normalizatu egin diren eguneroko egoerak agerian uzten dira», azaldu du Mertxe Zubillaga Berdintasun zinegotziak.
«Nahiz eta –gehitu du Zubillagak– ahoa betetzen zaigun berdintasunaz hitz egiten, errealitatea oso urrun dago benetako berdintasun-testuinguruetatik. Horregatik, erakunde gisa lanean jarraitu behar dugula uste dut, eta berdintasunaren balioan jarri behar ditugu begirada eta fokua. Izan ere, askotan normaltzat jotzen ditugu desberdintasunak markatutako egoerak».
«Emakumeek diskriminazio handiagoa jasaten dute, bai beren jokabideagatik, bai sexu-orientazioagatik, bai, besterik gabe, emakume izateagatik. Desberdintasuna presente dago, eta erakunde eta gizarte gisa dugun erantzukizuna da desberdintasuna errotik desagerraraztea. Bideoan esaten den bezala, jaiak askoz hobeak izango dira denok elkar errespetatzen badugu», gaineratu du.
Udalak astelehenean zabaldu zuen bideoa, eta hilaren 15ean ere proiektatuko da Herriko Plazan, Film Laburren Lehiaketako lanak erakutsi aurretik. Udaletxeko sare sozialetan eta youtubeko profilean ere ikus daite: https://www.instagram.com/p/Db2sqi8tQlR/ edo https://youtu.be/LkjTBPeJirI.
Kanpainaren baitan, Berdintasun Sailak kartelak ere banatu ditu ostalaritza-establezimenduetan, indarkeria matxista kasuen aurrean lagungarriak diren telefono-zenbakiekin.
Gune Morea eta drogen testingaAbuztuaren 14an, 16an eta 18an, SexuBizi Gune Morea zerbitzua eskainiko da. Genero-erasoen aurrean informazioa, aholkularitza eta babesa eskaintzen duen gunea izango da. Horrez gain, drogen testing-zerbitzua eta alkoholaren kontsumoak dakartzan arriskuei buruzko informazio-guneak ere egongo dira, Parrokia aurrean.
Hilaren 14an eta 16an, aipatutako zerbitzuak 23:30etik 02:30era bitartean eskainiko dira. Abuztuaren 18an, berriz, 21:30etik 00:30era egongo dira martxan.
Edalontzi berrerabilgarrien banaketaEdalontzi berrerabilgarriak ere banatuko dira, 'Ondo pasau, ondo pasau... pasatzeke!' leloarekin. Banaketa abuztuaren 13an egingo da, 18:00etatik 19:30era, Kontzejupen, eta hurrengo egunean, hilaren 14an, 10:30etik 11:30era. Edalontziekin batera, zapiak ere banatuko dira.
Edalontzi berrerabilgarrien banaketa hilaren 18an ere egingo da, herri-bazkariaren harira.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Andra Mari jaietako hirugarrena: goizetik gauera festan murgilduta | 0 | 14.76 | 16-08-2026 |
| 2 | Txupinazo jendetsuarekin lehertu dira Andra Mari jaiak | 0 | 15.88 | 14-08-2026 |
| 3 | Dena prest Andra Mari jaiei ongi etorria emateko | 0 | 14.17 | 13-08-2026 |
| 4 | Udalak Andra Marietako giro ona eta parte-hartze handia nabarmendu ditu festen balorazioan | 0 | 10.33 | 21-08-2026 |
| 5 | Ohiko aurreskua azkoitiarrei San Roke egunean | 0 | 8.67 | 17-08-2026 |
| 6 | Kuadrillen Eguna aurtengo jaiak agurtzeko | 0 | 15.26 | 18-08-2026 |
| 7 | Amaitu dira aurtengo Andra Mari jaiak | 0 | 8.52 | 19-08-2026 |
| 8 | Andramarietako herri bazkarian izena emateko epea astearte honetan amaituko da | 0 | 7.9 | 03-08-2026 |
| 9 | Sorabillako auzotarrek izaeraz jantzi dituzte jaiak | 0 | 10 | 31-08-2026 |
| 10 | El Ayuntamiento de Azkoitia refuerza el dispositivo de seguridad para las fiestas de Andra Mari | 0 | 5.63 | 12-08-2026 |