Andra Mari jaiak erdibidera iritsi dira eta, gaur ere, herritarrek eta bisitariek arratsalde eta gau osoan zehar hainbat ekitaldiz gozatu ahal izango dute
16/08/2026 Actualizado 17/08/2026 - 06:44h.
Azkoitiko Andre Maria jaiak erdibidera iritsi ziren atzo, San Roke egunez. Goizean goizetik, kalejirek eta ekitaldi instituzionalek hartu zuten protagonismoa. Udal Gobernuko hainbat ordezkari Udalbatzara joan ziren korporazioan, Andre Mariaren Jasokundearen parrokiara, Txalkor txistulari taldeko kideek lagunduta. Meza izan zen, eta elizkizunaren ondoren, udal ordezkariak plazara itzuli ziren.
Eguerdira gerturatu ahala jendez bete zen plaza. Ohiturari jarraituz, udal ordezkariek aurreskua dantzatu zieten herritarrei, eta ondoren, Sahatsa dantza taldeko kideek eta hainbat herritarrek euskal dantzak eskaini zituzten elkarrekin. Aurretik, erraldoi eta buruhandiak kalejiran atera ziren kalera, eta herritar ugarik egin zuten bat haiekin. Goizeko egitaraua borobiltzeko, berriz, Azkoitiko Musika Bandak kontzertua eskaini zuen Kontzejupean.
Arratsaldean ere, festa giroak ez zuen etenik izan. Balda plazan ur-parkeaz gozatzeko aukera izan zen, eta Txerloia futbol zelaian Real Sociedad eta Eibar taldeek neurtu zituzten indarrak, Emakumezkoen Euskal Herria Kopa Txapelketaren barruan. Aldi berean, Tio Teronen Semeak konpainiak Freshcool ikuskizuna eskaini zuen eliza atarian. Gauean, Sukena taldeak eta Bengok kontzertuak eskaini zituzten Herriko plazan, eta bien artean suzko erroberak izan ziren, Vulcano piroteknia etxearen eskutik.
Gaur gehiago
Gaur ere, festek ez dute etenik izango Azkoitian, eta egun osorako ekitaldi ugari izango dira. Goizean, trikitilari eta dultzaineroek kalejira egingo dute, eta gazte trikitilariek ere herria girotuko dute. Plazaberrin, Gipuzkoako I. Mendiko Zaldi eta Behorren Txapelketa egingo da, eta Gaztaneneako parke estalian, Bizijolas.
Kultura eta tradizioa ere protagonista izango dira: 43. Inazio Iriarte Margo Lehiaketa, erraldoi eta buruhandien kalejira eta Herri Kirol Jaialdia izango dira, besteak beste.
Eguerdian, pertsona jubilatuek meza izango dute parrokian eta ondoren, anai-arreba arteko bazkaria egingo dute, Elkarguneko Herriko plaza aretoan. Ekitaldian, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.
Arratsaldean ere izango dira ekitaldiak: Bizijolas, zezen txikiak eta poniak, Dantzari Bikote Helduen Txapelketa eta Pontx pailazoaren ikuskizuna. Gainera, Margo Lehiaketako sariak banatuko dituzte Portaleburu Erakusketa Aretoan. Gauean, Enaitz eta Erkizi bikoteak erromeria girotuko du Balda plaza, eta gauerdia baino lehen suzko zezena izango da.
Andra Mari jaietako egitarauak hilaren 18ra arte jarraituko du, kirola, musika, kultura eta jai giroa herritar eta bisitarien eskura jarriz.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Andra Mari jaietako hirugarrena: goizetik gauera festan murgilduta | 0 | 14.76 | 16-08-2026 |
| 2 | Kuadrillen Eguna aurtengo jaiak agurtzeko | 0 | 15.26 | 18-08-2026 |
| 3 | Dena prest Andra Mari jaiei ongi etorria emateko | 0 | 14.17 | 13-08-2026 |
| 4 | Udalak Andra Marietako giro ona eta parte-hartze handia nabarmendu ditu festen balorazioan | 0 | 10.33 | 21-08-2026 |
| 5 | Txupinazo jendetsuarekin lehertu dira Andra Mari jaiak | 0 | 15.88 | 14-08-2026 |
| 6 | Amaitu dira aurtengo Andra Mari jaiak | 0 | 8.52 | 19-08-2026 |
| 7 | Azkoitiko Udalak Andra Mari jaiak berdintasunean bizitzeko deia egin du | 0 | 9.32 | 11-08-2026 |
| 8 | El Ayuntamiento comienza el reparto del programa de las fiestas de Andra Mari | 0 | 13.37 | 06-08-2026 |
| 9 | «Trikiti munduarentzat, hutsunea» | 0 | 20.53 | 03-10-2026 |
| 10 | Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan | 0 | 10 | 18-09-2026 |