Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Amaitu dira aurtengo Andra Mari jaiak

Дата публикации: 19-08-2026 05:38:28

Kuadrillen Egunak jaien azken eguna hartu zuen atzo. Bestalde, barrakak gaur arte egongo dira Trenbidearen Zumardian. Gaur, gainera, prezio murritzagoekin

Основное содержимое страницы с новостью.

Sara Utrera

18/08/2026 Actualizado 19/08/2026 - 07:38h.

Andra Mari jaiak atzo iritsi ziren amaierara, Kuadrillen Egunarekin. Azken jai-egunak ere ez zuen hutsik egin: goizetik gauera arte, adin guztietako herritarrei zein bisitariei zuzendutako ekitaldiek eta kale-giroak hartu zituzten herriko txokoak.

Egun berezia izan zen atzokoa, batez ere herriko kuadrillentzat. Goizean goizetik, kolorea izan zen nagusi Azkoitiko txokoetan: kuadrillek kolore biziko alkandorak eta jantzi bereziak soinean zituztela, jai-giroz eta kolorez bete zituzten kaleak. Talde bakoitzak bere estiloa eta nortasuna erakutsi zituen, eta kuadrillen arteko giroak are biziago egin zuen jaietako azken eguna. Barreak, musika eta lagunartea izan ziren eguneko protagonistak.

Eguerdian, atletismo-saioa eta XXIII. Kale Atletismo Erakustaldia egin ziren Balda plazan, Xeye taldeak antolatuta. Era berean, UK03 txarangak herriko kaleak girotu zituen, eta musikak eta kuadrillen presentziak are gehiago piztu zuten jai-giroa.

Bazkalorduan, bazkari herrikoia egin zen Herriko Plazan, eta herritarrak eta kuadrillak mahaiaren bueltan elkartu ziren, arratsaldeko ekitaldiei ekin aurretik indarrak hartzeko.

Arratsaldean, festak ez zuen etenik izan. Bazkalostean, Skapaie Elektrotxarangak kaleak hartu zituen, eta musikak eta kuadrillen giroak arratsaldeari erritmoa jarri zioten. Ondoren, Apar Festa izan zen Balda plazan, eta zezenak Plazaberrin. Arratsaldean zehar, UK03 txarangak berriro ere kaleak girotu zituen.

Gauean, Txapela Brava taldeak kontzertua eskaini zuen Herriko Plazan, eta, ondoren, Suzko Zezena izan zen bertan, jaietako azken gauari amaiera ikusgarria emateko.

Newsletter

Horrez gain, Gune Morea eta alkoholaren kontsumoari lotutako arriskuak murrizteko zerbitzua ere egon ziren eliza atarian.

Azkoitiak bost egunez bizi izan ditu Andra Mari jaiak, eta guztira 60 bat jarduera inguruko egitarau zabala izan du. Musikak, kulturak, kirolak eta tradizioak hartu dute protagonismoa egunotan, eta ekitaldi ugarik herritarrak kalera atera dituzte. Kontzertuetan eta kalejiratan, kirol-probetan, kultur ekitaldietan zein tradizioarekin lotutako hitzorduetan, jai-giroa eta parte-hartzea izan dira nagusi, belaunaldi ezberdinak ekitaldien inguruan elkartuz.

Umeen eguna barraketan

Bestalde, barrakak gaur arte egongo dira Trenbidearen Zumardian. Gaur, gainera, Umeen Eguna izango da, eta barraketan prezio murritzagoekin gozatzeko aukera izango da. Halaber, 18:00etatik 19:00etara ez da musikarik jarriko, zaratarekiko tolerantzia txikiagoa duten pertsonek ere barraken guneaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Kuadrillen Eguna aurtengo jaiak agurtzeko015.2618-08-2026
2Txupinazo jendetsuarekin lehertu dira Andra Mari jaiak015.8814-08-2026
3Andra Mari jaietako hirugarrena: goizetik gauera festan murgilduta014.7616-08-2026
4Dena prest Andra Mari jaiei ongi etorria emateko014.1713-08-2026
5Udalak Andra Marietako giro ona eta parte-hartze handia nabarmendu ditu festen balorazioan010.3321-08-2026
6Ohiko aurreskua azkoitiarrei San Roke egunean08.6717-08-2026
7Azkoitiko Udalak Andra Mari jaiak berdintasunean bizitzeko deia egin du09.3211-08-2026
8Anaitasuna Mendi Bazkunak Orreagatik Orbaizetako fabrikara arteko irteera antolatu du irailaren 12rako08.2128-08-2026
9'Ztandap' bakarrizketa etzi, Goizuetan016.801-10-2026
10Sorabillako auzotarrek izaeraz jantzi dituzte jaiak01031-08-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.52. Источник: www.diariovasco.com.