Ana Azkoitia alkateak bost egunetako jaietan izandako parte-hartze handia eta giro ona nabarmendu ditu, eta herritarren zein eragileen lankidetza eskertu du
21/08/2026 Actualizado a las 16:35h.
Andra Marietako jaiak amaituta, Azkoitiko Udalak balorazio positiboa egin du. Jaietako bost egunetan 60 jarduera baino gehiago antolatu dira, eta egitarauak herritar eta bisitari ugari erakarri ditu. Oro har, eguraldiak ere lagundu du, nahiz eta abuztuaren 15ean euriak zenbait ekitaldi tokiz aldatzera behartu zuen.
«Jaiak normaltasunez igaro dira, eta hori da, hain justu, albiste ona. Ez da nahigaberik egon, giro ona nagusitu da, eta jendeak gozatu du. Parte-hartzea handia izan dela esango nuke», adierazi du Ana Azkoitia alkateak. «Balorazioa positiboa da, eta, neurri handi batean, guztion lankidetzari eta ekarpenari erantzuten dio horrek. Herritarrei festak errespetuz, berdintasunean eta gizalegez bizitzeko eskatu genien, horrela egin dute, eta aitortu beharrekoa da».
Herritarrek harrera beroa egin diete festei, eta bost egunetan zehar adin eta publiko guztiei zuzendutako 60 jarduera baino gehiago izan dira. Besteak beste, Salbeak, erraldoi eta buruhandien kalejirak, kontzertuak, kaleko emanaldiak, zaldi eta behorren txapelketak, film laburren lehiaketak, su artifizialak, 90 urteko herritarrei egindako omenaldiak eta bazkari herrikoiak izan dira egitarauko hitzordu nagusietako batzuk.
Kirolak ere protagonismo nabarmena izan du jaietan. Pilota partidek, Euskal Herria Kopako finalerdiak, herri-kirolek eta atletismo probek jendetza erakarri dute, eta kirol ekitaldiek ere jaietako giroa eta parte-hartzea indartu dituzte.
Eguraldiak, oro har, lagundu badu ere, abuztuaren 15eko euri zaparradek zenbait aldaketa eragin zituzten egitarauan. Hala, buruhandi eta erraldoien kalejira bertan behera utzi behar izan zuten, eta gimnasia erritmikoko taldearen emanaldia eliza ataritik Elkargunera lekualdatu zuten.
Udalak, urtero bezala, balorazio sakonagoa egingo du irailean, logistikari eta programazioari dagokienez hobetu daitezkeen alderdiak aztertzeko. Hala ere, lehen balorazioa positiboa da.
Era berean, Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie jaiak behar bezala garatzen lagundu duten udal barruko zein kanpoko pertsona, erakunde eta elkarte guztiei.
«Jaietan, jende askok egiten du lan jarduera guztiak ondo garatzeko, segurtasuna zaintzeko, edo kale-garbiketa bermatzeko. Denei eskerrak eman behar dizkiegu, haien laguntzarik gabe ezingo genukeelako festarik ospatu. Eta, dagoeneko, gutxiago geratzen da hurrengo Andra Marietarako», gaineratu du Azkoitiak.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Andra Mari jaietako hirugarrena: goizetik gauera festan murgilduta | 0 | 14.76 | 16-08-2026 |
| 2 | Txupinazo jendetsuarekin lehertu dira Andra Mari jaiak | 0 | 15.88 | 14-08-2026 |
| 3 | Amaitu dira aurtengo Andra Mari jaiak | 0 | 8.52 | 19-08-2026 |
| 4 | Ohiko aurreskua azkoitiarrei San Roke egunean | 0 | 8.67 | 17-08-2026 |
| 5 | Dena prest Andra Mari jaiei ongi etorria emateko | 0 | 14.17 | 13-08-2026 |
| 6 | Azkoitiko Udalak Andra Mari jaiak berdintasunean bizitzeko deia egin du | 0 | 9.32 | 11-08-2026 |
| 7 | El Ayuntamiento de Azkoitia refuerza el dispositivo de seguridad para las fiestas de Andra Mari | 0 | 5.63 | 12-08-2026 |
| 8 | Anaitasuna Mendi Bazkunak Orreagatik Orbaizetako fabrikara arteko irteera antolatu du irailaren 12rako | 0 | 8.21 | 28-08-2026 |
| 9 | Kuadrillen Eguna aurtengo jaiak agurtzeko | 0 | 15.26 | 18-08-2026 |
| 10 | Azken izpiak, momentuz | 0 | 10 | 06-10-2026 |