Parte hartu duen proiektu orotan ikasi duela dio Esnaolak, ez soilik oholtzan, baita bertatik kanpokoa nola kudeatu ere
17/10/2026 Actualizado a las 07:08h.
Erromerian beste taldeen bertsioak jotzen zein kantu propioak sortzen edota besteen proiektuetan laguntzen 15 urteko ibilbidea egin du Garazi Esnaolak. Guztietan ikasi du, baina batik bat «lagunak» egin dituela eskertzen du. Oso presente izan dira bere lanean, «horien guztien batura» baita 'Ez gaude hemen'.
–Musikan 15 urte inguru daramatzazu. Bakarkako lehen disko hau aurkezpen modura har daiteke ala bulkada artistiko puntuala izan da?
–Egunez egun noa, bizitzan bezala, eta diskoaren prozesua ere hala izan da. Idatzi nituen kantu batzuk, gero erabaki nuen grabatzea, gero ateratzea, gero zuzenena defendatzea... Nahiko ameslaria naiz eta nahigabe bigarren diskoa izan daitekeen kantuak banabil idazten, baina ez dakit, ez nuke esango «bai, nire hurrengo ibilbidea izango da». Gustatuko litzaidake? Momentu honetan bai, agian zuzenekoak pasa eta esango nizuke ezetz.
–Pianoak askorako eman dezake, estilo zein jotzeko modu aldetik. 'Ez gaude hemen' lanean islatzen dena da zurea ala etor daiteke bestelakorik?
–Beti gustatu izan zait gauza berriak probatzea eta esperimentatzea. Diskoan zehar badira abesti ezberdinak ere. Urtarrileko Garazik idatzi du zuen hau eta oraingoak agian aldatuko luke, beraz... Etorkizunean zer egingo dudan jakitea oso zaila egiten zait.
–Parte zaren beste bi proiektuk, Izaro eta Janus Lester, bilakaera argia izan dute. Eragin horiek ere nabarituko dituzu.
–Bai. Azkenean musika asko entzutea gustatzen zait, estilo anitzetakoak, eta proposamen berriak ezagutzea. Izaro eta Janus ere antzera ikusten ditut, momentuan bizi dugun hori baliatzen dugu. Bizi dugun momentua adierazteko ditugun erremintekin edo aukeratzen ditugun baliabideekin, aipatutako paletako koloreekin, jolasten dut adierazi nahi dudanaren arabera. Biharko Garazik zein kolore aukeratuko dituen ez dakit.
–Industriak bizi duen aldaketa unearekin, barrutik ezagutzea on zein txarrak lagungarria izan da pausoa ematerakoan?
–Beste proiektuetan aritu izanak lagundu izan dit jende asko ezagutzen eta sare potente bat eratzen. Hori gauza askotan nabaritzen da eta zenbait erabaki lehen aldiz hartzean oso babestua sentitu naiz. Aholkuak eskatu ditut eta nire bidea egin dut.
–Aipatzen zenuen sare hori izan da euskal musikaren panoraman sortu den konturik politenetakoa. Kolaborazioak, laguntzak, proiektu berezik 'Elektrizitatearen' 25. urteurrena bezala...
–Saretzea beti da ona eta behar dugu. Euskaraz musika egiten dugunen artean ez badugu egiten zeinekin egingo dugu. Eta berdina emakume musikarion artean. Aliantza horiek beti laguntzen dute, bestela lanbide oso bakartia izan daiteke.
–Talde asko aipatu ditugu. Zer eman dizu bakoitzean egoteak? Guztien batuketa zara?
–Zalantzarik gabe. Musikari batan ibilbidean bizi duzun horrek guztiak du eragina, ez soilik artista edo sormen-prozesuan, baita oholtzara iritsi aurreko une horiek kudeatzean. Gune autogestionatuetan jotzean, lan egitean eta parte-hartzean beste begirune batekin ikusten duzu oholtza gainean tokatzen zaizunean. Pertsona bezala eraikitzen zaitu. Talde guztiek eman dizkidate lagun onak, sekulako zortea izan dut, asko daude diskoan. Eta orain ere idatzi didate. Sare hori mantentzen dugu. Eta musikalki oholtzan egoten ikasi nuen Kantukin edo 3gabe2n. Eta eszena atzean gertatzen diren milaka gauza kudeatzen. Pianista bezala urteetan zehar nire papera zein den ikasi dut, rol ezberdinetan jotzen, estilo ezberdinetara egokitzen eta besteak entzuten. Hasieran, eta normala da, etengabe jotzeko gogoa duzulako. Nire lehen lanetan entzuten dut.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Garazi Esnaolak irekiko du aurtengo Kulturaldia larunbat honetan | 0 | 9.07 | 21-10-2026 |
| 2 | «Diskoa barneranzko bidaiatik atera eta begirada gizartera emateko deia da» | 0 | 9.3 | 17-10-2026 |
| 3 | «Ezinbestekoa da gure musika ezagutzea» | 0 | 9.37 | 08-08-2026 |
| 4 | UEMAren Esnatu dinamikarekin bat egiteko gonbidapena herriko eragileei | 0 | 7.72 | 15-10-2026 |
| 5 | Irañetako Udalak bi hiri partzela saldu nahi ditu | 0 | 5 | 20-05-2026 |
| 6 | Auzoko ekimenera batzeko gonbita luzatu dute Ekin Elkartetik | 0 | 7.94 | 23-10-2026 |
| 7 | Lan-esparruan euskara sustatzeko askotariko praktika egokiak aztergai | 0 | 10.38 | 08-10-2026 |
| 8 | Puzgarri bustietan saltoka, beroa arintzeko | 0 | 10 | 24-07-2026 |
| 9 | Indamendik umeentzako ibilaldia antolatu du Herniora irailaren 26rako | 0 | 8.1 | 22-09-2026 |