'Ez gaude hemen' diskoa aurkeztuko du pianojole lizartzarrak, bere bakarkako lehenengo proiektua dena
21/10/2026 Actualizado a las 21:40h.
Kulturaz betetako udazkena prestatu dute Lizartzako Udalak eta Kalamatrike taldeak. Garazi Esnaola herritarrak emango dio hasiera egitarauari bere bakarkako lehen diskoaren aurkezpenarekin. Ekitaldia larunbat honetan izango da, urriaren 24an, arratsaldeko 19:30ean, elizako zimitorioan. Bertan, 'Ez gaude hemen' diskoko abestiak eskainiko ditu herritarren aurrean.
Azken urteetan Euskal Herriko artista eta talde garrantzitsuenekin aritu da Garazi Esnaola. Besteak beste, Izaro eta Janus Lester taldeekin lan egin du, nazioarteko jaialdietan ere parte hartuz. Zuzeneko emanaldietan jotzeaz gain, sorkuntza prozesuan ere parte hartu izan du eta jasotako esperientzia horiek guztiek bere lan propioa sortzera gidatu dute. 'Ez gaude hemen' diskoa bederatzi kantuz osatua dago. Barne bidaia intimo bat proposatzen du, pianoa narratzaile nagusi bihurtuta. Horrela, gizartean jasotzen ditugun etengabeko estimuluen aurrean, barne espacio baten bilaketa poetikoa proposatzen du.
Gainera, kultur egitarauak hurrengo astean izango du jarraipena. Urriaren 31an Gau Beltza antolatuko du ikuntzean herrian zehar Guraso Elkarteak.
Azaroan ere antolatuko dira ekitaldiak. Hilaren 13an Zirku Eskola egingo da Zirkuolaren eskutik, 16:30ean herriko plazan. Haurrek zirku disziplina desberdinak ezagutzeko aukera izango dute bertako irakasleen eskutik.
Hilaren 20an egingo da hurrengo ekitaldia. Jakoba Errekondok eta Markel Arriolabengoak 'Zuhaitzak eta arbolak' liburua aurkeztuko dute, 18:00etan udal aretoan. Handik astebetera, Inpro Label taldeak 'Inprofestakzioa' antzerki inprobisatua eskainiko du, 18:30ean herriko gunean. Kulturaldiko azkeneko ekitaldia abenduan izango da. Abenduaren 3an egingo dute, Euskararen Egunarekin bat eginez, 'Zer da euskaldun egiten gaituena' izenburupean.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | «Diskoa barneranzko bidaiatik atera eta begirada gizartera emateko deia da» | 0 | 9.3 | 17-10-2026 |
| 2 | «Musika bezala saretzea beti da ona eta behar dugu» | 0 | 10 | 17-10-2026 |
| 3 | Amaiur Esparza: “Gure tenplu galduak azkeneko urteetan sumatu ditugun aldaketa, hutsune eta galerak dira” | 0 | 9.22 | 22-10-2026 |
| 4 | Elizalde Eskolak bertso bazkari autokudeatua antolatu du | 0 | 9.03 | 30-09-2026 |
| 5 | Petti, Erramurik gabeko gaua | 3 | 6 | 28-01-2015 |
| 6 | Elena Uriz, bizitza asko bizi bakarrean | 0 | 6.78 | 08-10-2026 |
| 7 | UEMAren Esnatu dinamikarekin bat egiteko gonbidapena herriko eragileei | 0 | 7.72 | 15-10-2026 |
| 8 | EAJk etxebizitza krisiaren aurrean geldotasuna leporatu dio EH Bilduri | 0 | 21.39 | 08-07-2026 |
| 9 | Ez bilatu arrazoirik | 0 | 0 | 22-10-2018 |
| 10 | "Euskal herritar osoak hezten ari gara Aresketan" | 0 | 5 | 12-06-2026 |