Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Tomateek herriko kaleak beteko dituzte

Дата публикации: 04-09-2026 19:33:54

Igande honetan Tomatearen Egunaren hamargarren edizioa ospatuko da eta epaileek tomate hoberena aukeratuko dute

Основное содержимое страницы с новостью.

Erea Cobas

Aretxabaleta

04/09/2026 a las 21:33h.

Aretxabaletaren inguruan hitz egitean guztiori datorkigu berdina burura: tomateak. Fruitu hau herriko ikur esanguratsuenetariko bat bilakatu da urteetan zehar. Orain dela hamar urte, Tomatearen Eguna ospatzen hasi ziren herritarrak fruitu honi zuzendutako ekimen ugari eginez. Marc Badal izan zen egun honekin hastearen ideia ekarri zuena. Tomateetan aditua den eta nekazaritza-ikerketa eta dinamizazioan lan egin duen katalanak, tomate zaharren inguruko liburu bat idatzi zuen. «Liburu horretarako, Aretxabaletako 'mozkorra' izeneko tomatearen inguruan hitz egin nahi zuen», azaltzen du Angel Mari Etxabek, Aretxabaletako Udaleko zinegotziak. Liburua argitaratu ahal izateko, udaletxeak laguntzak eman zizkion, «horren ondorioz, pentsatzen hasi ginen aukera ona izango zela ekitaldi bereziren bat antolatzeko», gogoratzen du zinegotziak. Horrela, Debagoienako mankomunitatearen, Debagaraia Landa Garapena eta Aretxabaletako Udaletxearen laguntzarekin eman zitzaion hasiera orain dela hamar urte gaur egun herriko ekoizle zein herritarrentzat hain garrantzitsua den egunari.

Hainbat ekitaldik berezi antolatzen dira egun honetan, eta horien artean Tomatearen Lehiaketa da bisitari gehien erakartzen dituena. «Lehenengo urteetan San Mieletan egiten zen feria hori, baino denborarekin ikusi genuen nortasun berezia zuela eta aukera polita izango zela egun berezi bat antolatzea tomateentzat bakarrik», dio Angel Mari Etxabek. Horregatik 2021ean egun berezia eskaini zitzaion fruituari.

Txapelketa honek, geroz eta bisitari eta parte-hartzaile gehiago biltzen ditu, «hasieran, 20 bat parte-hartzaile egoten ziren, iaz 28 eta aurten 30 baino gehiago espero dira», argitzen du Etxabek. Iazko 28 parte-hartzaileen artean 46 tomate aurkeztu ziren eta horien artean 15 mota desberdin. «Iaz Aretxabaletako tomateak irabazi zuen, 'mozkorra' izenekoak».

Lehiaketa honek Euskal Herriko eta Nafarroako herritar ugari mugitzen ditu, «hemengo jendeari oso mugatua dagoela esango nuke, horregatik ez dira kanpotar asko etortzen», aitortzen du zinegotziak.

Tomate irabazlea aukeratzeko, epaimahieko kideek hiru ezaugarri hartzen dituzte kontuan: usaina, itxura eta zaporea. «Zaporean gozo-mikatz arteko oreka eta eztarrian geratzen den zaporea izaten dira haintzat hartu beharrekoak, eta horretarako adituak dauzkagu», dio Etxabek. Aurkezten diren ekoizleetako gehienak ez dira profesionalak, horregatik «garrantzitsua» da horrelako ekimenak egitea, «denek ekoizle handiek daukaten ikusgarritasuna lortzeko».

Tomate uzta ona

Parte-hartzaile batzuk urtero aurkeztu dituzte haien tomateak. Hala ere, aurtengoa batzuen lehenengo aldia izango da, hori da Ortuzabala ortuko kasua. Estreinakoz aurkeztuko dira aurten, izan ere, pasatako urteetan ez zuten aukerarik izan, «aurten animatu gara, izan ere, urte asko daramazkigu produktu ekologikoak ekoizten eta gauza berriak probatu nahi ditugu. Gainera, aurtengo uzta oso ona izan da, eta oso tomate ona aurkeztuko dugula uste dugu», onartzun du Jabi Salak, Ortuzabala Ortuko kideak. Aretxabaleta, Loidi eta Negro de Crimea izeneko hiru tomate mota aurkeztuko dituzte biharko txapelketan eta irabazteko «aukera askorekin» ikusten dute haien burua.

Newsletter

Aurtengo uztaldia oso ona izan da ekoizleentzat, «egindako beroa oso ondo etorri zaigu, izan ere, tomatearen heltzean, hazieran eta osasungarritasunean lagundu du», azaltzen du Salak.

Haientzat, tomatearen ekoizpenak hiru gako ditu: maitasun handiz egitea, landareei behar adina distantzia uztea eta behar dituzten zaintzak eskaintzea. «Hiru ezaugarri horiek jarraitzen ditugu gure ortuan eta horrela lortzen ditugu guretzat hain bikainak diren tomateak», zion Jabi Salak.

Horrelako txapelketak aukera «paregabea» izaten dira ekoizleentzat, «besteek gure generoa ezagutzeko, ikusgarritasun handiago lortzeko, sektore berdineko beste pertsonak ezagutzeko eta haiekin jakintzak eta lan egiteko moduak trukatzeko».

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Beroak gorritutako giroa eta tomateak01006-09-2026
2Aretxabaleta volverá a ser epicentro del mejor tomate por décimo año08.105-08-2026
3Los tomates antiguos de Aretxabaleta y de Mendigorría se darán la mano08.2628-08-2026
4Вторую очередь крупнейшего в Дагестане тепличного комплекса откроют в 2018 году0019-08-2018
5🍅 Новый жаростойкий гибрид томата — до 50 плодов с ...010.1406-08-2026
6"РГ" предлагает читателям продолжить эксперимент с космическими томатами09.0716-09-2026
7Topaketa gastronomikoa Atsegindegin igandean02014-10-2026
8"Сад-гигант Ингушетия" в 2023 году намерен привлечь к сезонным работам до 1 тыс. человек0019-11-2020
9В Ингушетии высадят около 300 га винограда0009-03-2020
10Госпредприятия Ингушетии в 2020 году начнут выращивать овощи открытого грунта0028-01-2020

Классификация: Пресс-релизы. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.