Fruitu honi eskainitako egunean ia ehun pieza aurkeztu ziren Euskal Herriko Tomate Lehiaketara
Erea Cobas
Aretxabaleta
06/09/2026 a las 19:01h.
Tamaina eta kolore guztietako tomateak izan dira protagonistak haiei eskainitako egun berezian. Orain dela hamar urte hasi zen Tomatearen Eguna ospatzen Aretxabaletan. Jardunaldiko ekitaldirik garrantzitsuena Euskal Herriko Bertako Tomate Lehiaketa da, aurten laugarren edizioa ospatu duena.
Ekimen honen helburu nagusia herriko eta inguruko baratzetako altxorrak ezagutaraztea eta balioan jartzea da, lehen sektoreari bultzada emanez. «Lehiaketara aurkezten diren gehienak ez dira profesionalak, horregatik garrantzitsua da ekoizle txikiei ere ikusgarritasuna ematea», azaldu du Angel Mari Etxabe zinegotziak.
Herritar ugari gerturatu dira Durana Kalean antolatu den azokara, bertako produktuen eta tomateen eskaintza ikusi eta hainbat elikagai erostera. Herriko plazaren parean kokatu diren epaimahaia osatu duten lau kideak eta txapelketara aurkeztu diren tomateak dastatzen pasa zuten goiza, ia ehun, eta azkenenean Barbara Alonsok eta Jagoba Astondoak aurkeztutako Arratiako zekorra tomatea izan da garaile.
Horrez gain, Marc Badalek eta Anne Otegik bi tailer eskaini dituzte. Lehenengoa tomate hazien erauzketaren inguruan hitz egiten aritu da. Aldiz, bigarrenak, tomate sukaldaritza tailerra eta dastaketa eskaini du plazan bertan. Jende mordoa gerturatu da bi ekimenetara.
Harrera bikainaOrain dela lau urte hasi zen txapelketa hau San Mieletako azokatik kanpo egiten, hasieran jai horietako ekimena zen, «baina ikusi genuen nortasun berezia zuela eta txapelketaren inguruko egun bat antolatzea aukeratu genuen», dio Etxabek. Iaz 28 ekoizlek hartu zuten parte eta 46 tomate aurkeztu ziren. Aurtengo arrakastak «ustekabean» harrapatu dituzte arduradun zein herritarrak. «30 tomate inguru egotea espero genuen, eta ia ehun aurkeztu dira», azaldu du zinegotziak.
Aretxabaletarrak ez ezik, eskualdeko gainerako herrietako bizilagunak ere gerturatu dira gaurko egunean azokara tomateak dastatu eta eguraldiaz gozatzera. «Igande goiza pasatzeko modu berezia da eta oso ederra da hemen bizitzen den giroa», dio Aretxabaletara bertaratu den Oñatiko familia batek.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | El mejor tomate de Euskadi se planta en Zeanuri | 0 | 7.43 | 12-10-2026 |
| 2 | La feria del tomate de Aretxabaleta cumplirá una década sellando alianza tomatera con Mendigorria | 0 | 9.38 | 22-07-2026 |
| 3 | Tomateek herriko kaleak beteko dituzte | 0 | 10 | 04-09-2026 |
| 4 | Memoria colectiva feminista partiendo de las cintas para atar los tomates | 0 | 6.14 | 23-09-2026 |
| 5 | Aretxabaleta volverá a ser epicentro del mejor tomate por décimo año | 0 | 8.1 | 05-08-2026 |
| 6 | Los tomates antiguos de Aretxabaleta y de Mendigorría se darán la mano | 0 | 8.26 | 28-08-2026 |
| 7 | EuskarAbentura, Beñat Garaio eta Areta Lorea | 0 | 0 | 05-02-2018 |
| 8 | El Rosa de Sunbilla, segundo y tercer premio en Pamplona | 0 | 8.26 | 09-09-2026 |
| 9 | El tomate antiguo cobra protagonismo en Doneztebe | 0 | 12.84 | 01-09-2026 |
| 10 | Ekaitz Apraiz eta Bianca Maldonado onenen artean Bergarako xake txapelketan | 0 | 8.31 | 25-07-2026 |