Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Julen Alonsok eta Oinkarik dantzan jarriko dute Soreasu larunbatean

Дата публикации: 02-09-2026 19:53:35

Musikari oriotarrak eta Villabonako dantza taldeak 'Harian' ikuskizuna eskainiko dute, 19:00etan

Основное содержимое страницы с новостью.

Eli Aizpuru

Azpeitia

02/09/2026 a las 21:53h.

Julen Alonso musikari oriotarrak eta Oinkari dantza taldeak (Villabona), 'Harian' ikuskizuna plazaratuko dute larunbat honetan, irailaren 5ean, Soreasu antzokian, 19:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak salgai daude.

Julen Alonso (Orio, 1996) euskal musikaria eta konpositorea da, batez ere trikitixarekin, ahotsarekin eta pianoarekin egiten duen lanagatik ezaguna. 5 urterekin hasi zen akordeoia ikasten, eta nerabezaroan trikitixarekiko interesa piztu zitzaion. Euskal Herriko hainbat trikitixa txapelketa eta jaialditan sari ugari irabazi zituen.

Bere lehen diskoa Sutan Dantzan izan zen (2018), eta ondoren Eskuetan Bihotza (2021) eta Haria (2025) kaleratu ditu.

Proiektu hauetan guztietan lan egin izan du Oinkari Dantza Taldearekin elkarlanean , hala nola Sutan Dantzan, Eskuetan Bihotza eta 2026an aurkeztutako 'Haria' ikuskizunean. Azken hau aurkeztu du Soreasu antzokian. Musika eta euskal dantza uztartzen dituzte.

Oinkari Dantza Taldea, berriz, 1975ean sortu zen Villabonan, Euskal Herriko dantzak ikasi, jaso eta zabaltzeko helburuarekin. Hasieran gazte talde batek osatu zuen, eta euskararen aldeko mugimenduarekin ere bat egin zuen.

1976an egin zuen lehen emanaldia, eta ondorengo urteetan Gipuzkoako eta Euskal Herriko hainbat herritan dantzatu zuen. Taldeak zailtasun ekonomikoak izan zituen, baina kideen ekarpenekin eta lanarekin aurrera egin zuen. 1977an haurrei dantza irakasteko ikastaroak ere hasi zituen.

Newsletter

1979tik aurrera taldea ahultzen joan zen, eta 1983ko uholdeek materiala galduarazi ondoren, lehen belaunaldiak taldea uztea erabaki zuen.

1992an, herriko jaietan antolatutako Iñude eta Artzainen konpartsaren bidez, Oinkariren bigarren belaunaldia sortu zen. 1997an haur ikastaroak berriro martxan jarri ziren, eta taldeak indarra hartu zuen.

1992tik aurrera Oinkarik ez du beste etenik izan. Belaunaldi ugari igaro dira taldetik, zailtasunak gaindituz eta taldea sendotuz. Gaur egun, Oinkari Dantza Taldea dantzari ugariz osatutako talde sendoa da, ilusioz eta etorkizunari begira jarraitzen duena.

Sarrerak

Emanaldirako sarrerak aurrez eros daitezke www. kulturaz.eus atarian. 19 euro balio du.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore izango dira igande honetan, Soreasun08.9201-10-2026
2Dantza egiteaz gain, dantzak ikusteko aukera egongo da Oñatiko jaietan08.924-09-2026
3Sagardo zaleek Errezilen dute hitzordu garrantzitsua larunbat honetan011.2304-10-2026
4'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburua aurkeztuko da urriaren 2an011.2327-09-2026
5Jone Arriaran eta German Aranburuk irabazi dute Elgoibarko 88. Dantza Solte Txapelketa013.1828-08-2026
6Jaiei hasiera ematear dira Artadin07.7426-09-2026
7Gazte Asanblada gaztetxearen irekiera prestatzen ari da08.7111-09-2026
8'Animalia basatien aztarnen bila' jarduera eskainiko du Azpeitiko Ekoetxeak07.6627-08-2026
9Herriak larunbatean ospatuko du bere euskal nortasuna aldarrikatzeko jaia08.5224-09-2026
10El Coro de Cámara Islares traerá a Ordizia tradición y vanguardia vocal01001-10-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.1. Источник: www.diariovasco.com.