Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Sagardo zaleek Errezilen dute hitzordu garrantzitsua larunbat honetan

Дата публикации: 04-10-2026 00:03:34

XIII. Sagardo Txapelketa Herrikoia izango da bertan eta bertako 18 sagardo ekoizlek hartuko dute parte lehian, 20:00etatik aurrera

Основное содержимое страницы с новостью.

Eli Aizpuru

Errezil

29/09/2026 a las 10:42h.

Sagardozaleek hitzordu garrantzitsua izango dute larunbat honetan Errezilen. Izan ere, bertan egingo da, hamairugarrenez, Errezilgo Sagardo Txapelketa Herrikoia. Herriko frontoian jokatuko dute lehia, 20:00etan hasita, eta guztira, hemezortzi baserrik edo sagardo etxek parte hartuko dute. Honako baserrietako ekoizleak izango dira lehian: Urdalleta, Agerre Goikoa, Buztinzuri, Irure Txiki, Estrada Zaharra, Lasturreta, Aritzeta Goikoa, Ibarguren, Galarraga saletxe, Aranguren, Zuazketa, Zumeta, Iraola Zaharra, Basabe, Aritzeta Azpikoa, Mugarrieta, Muno Haundi eta Erdoizta.

Ez da ordea, sagardoa bakarrik izango. Festa giroa nagusituko da herriko pilotalekuan eta edatekoaz gainera, pintxoak, postrea eta kafea ere izango dituzte gerturatzen direnek.

Parte hartu ahal izateko baina, sarrera ordainduko beharko da, 12 eta 15 urte bitartekoek 15 euro ordaindu beharko dute eta 20 euro, adin tarte horretatik gorakoek.

Gaztetandik kultur elkarteak eta Errezilgo Udalak antolatu ohi dute urtero sagardo lehiaketa. Iazko edizioan, Arabe baserriak irabazi zuen txapelketa. Bigarren postua Arangurenen ekoitzitako sagardoak eskuratu zuen, eta hirugarren saria Estrada Zaharra-rentzat izan zen. XII. edizio hartan, Araberentzat izan zen baita ere herritarren saria.

Beraz, nork onduko ote du aurtengoan Arabe baserriko sagardoa ala, onduko al du norbaitek?

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Salbatore Eskupilota Txapelketa abiatu du Gure Txeruk01003-07-2026
2Etxebizitza duinaren alde, elkarretaratzea bihar Plaza Berrin01003-10-2026
3Eli Pagola Tolosako kanporaketan, bihar01001-10-2026
4Salbatore Eskupilota Txapelketa abiatu du Gure Txeru Elkarteak013.3101-07-2026
5Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore izango dira igande honetan, Soreasun08.9201-10-2026
6Julen Alonsok eta Oinkarik dantzan jarriko dute Soreasu larunbatean08.102-09-2026
7Etxeko konpostatze ikastaroa egingo dute gaur Aramaion06.7822-09-2026
8Gazte Asanblada gaztetxearen irekiera prestatzen ari da08.7111-09-2026
9Azoka, Intxortako igoera, patata-tortilla lehiaketa, eta kontzertuak zapatuan01017-09-2026
10Aretxabaletako pentsiodunek ekin diete elkarretaratzeei09.4414-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 11.23. Источник: www.diariovasco.com.