Arratsaldeko 17:00etan hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioa Usabal kiroldegian.
Bihar hasiko du bere ibilbidea Eli Pagola ereñotzuarrak, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan. Tolosako saioan ariko da, arratsaldeko 17:00etan hasita, Usabal kiroldegian.
Pagolak bertsokide izango ditu Aitor Servier, Amaia Iturriotz, Julio Soto, Oihana Bartra eta Unai Mendiburu, eta Imanol Artola 'Felix' ariko da gai-jartzaile lanetan.
Aurreneko faseko bosgarren saioa izango da biharkoa, gaur bertan jokatuko baita laugarrena Donapaleun, honakoekin: Eneko Lazkoz, Iñaki Viñaspre, Maider Arregi, Oihana Iguaran, Saioa Alkaiza eta Sarai Robles.
Datorren asteburuan izango dira fase honetako azkeneko saioak. Larunbatean, Gotaine-Irabarnen ariko da Andoni Rekondo hernaniarra. Eta igandean, Agurainen dauka hitzordua Agin Laburu astigartarrak.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Etxebizitza duinaren alde, elkarretaratzea bihar Plaza Berrin | 0 | 10 | 03-10-2026 |
| 2 | Amerika ardatz, askotariko abestien emanaldia egingo du Aretxabaleta Abesbatzak | 0 | 10 | 24-09-2026 |
| 3 | Urriaren 17an egingo dute Debagoieneko bosgarren erreka auzolana | 0 | 7.23 | 22-09-2026 |
| 4 | Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean | 0 | 9.3 | 21-09-2026 |
| 5 | Etxeko konpostatze ikastaroa egingo dute gaur Aramaion | 0 | 6.78 | 22-09-2026 |
| 6 | Arnasguneen gainbeherari aurre egitera dator, UEMAren Esnatu dinamika | 0 | 8.52 | 18-09-2026 |
| 7 | 'Titikornio', minbiziari buruzko erantzunak emateko beharra | 0 | 10 | 30-09-2026 |
| 8 | Margolariak Oñatiko kaleetan izango dira domekan | 0 | 10.42 | 25-09-2026 |
| 9 | Ekaitz Goikoetxeak irabazi du XXXV. Lazkao Txiki bertso-paper lehiaketa | 0 | 14.35 | 08-09-2026 |
| 10 | Arranca el espectáculo de la Asobal | 0 | 12.14 | 12-09-2026 |