Eduardo Galeanoren idazlana aztertuko da urriaren 8an Iñaki Alegria eta Mikel Zinkunegirekin
15/09/2026 a las 15:07h.
Getariako Liburutegia berritu ondoren, bertako bilduma aztertzen eta berrantolatzen ari dira. Prozesu horren harira, ikuspegi eurozentrikotik kanpoko kontakizunei eta ahotsei apaletan lekua egitea aberasgarria izango dela ondorioztatu dute. Horren adibide da Eduardo Galeanoren Latinoamerikaren zain urratuak lana euskarazko bildumara gehitzea.
Liburuaren euskarazko itzulpena aurkezteko, Iñaki Alegria eta Mikel Zinkunegi izango dira Getariako Liburutegian urriaren 8an, ostegunean, 18:00etan. Alegria da lanaren euskarazko itzultzailea, eta aurkezpenean Galeanoren obra eta euskarazko edizioa izango dituzte hizpide.
Ekitaldia euskaraz egingo da. Gaztelaniarako itzulpena behar dutenek liburutegiarekin jarri beharko dute harremanetan urriaren 1a baino lehen.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Una culpa de libro | 0 | 10 | 29-09-2026 |
| 2 | Zuzkidura bizitokien behin-betiko itxaron-zerrendak, ikusgai | 0 | 28.02 | 21-09-2026 |
| 3 | Una culpa de libro | 0 | 10 | 29-09-2026 |
| 4 | Una culpa de libro | 0 | 10 | 29-09-2026 |
| 5 | Presentación de libro 'Latidos de Cervera' | 0 | 6.94 | 01-08-2026 |
| 6 | 105 argazkiren bidez erakutsi du Oñatiko ondarea Santi Mendiolak | 0 | 12.41 | 24-09-2026 |
| 7 | Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan | 0 | 10 | 18-09-2026 |
| 8 | Amanecer del mundo | 0 | 7.84 | 04-10-2026 |
| 9 | Zuhaitz Areitio: "Uda honetan argi geratu da aldaketa klimatikoa egitate bat dela" | 0 | 8.75 | 09-09-2026 |
| 10 | Debagoieneko jeltzaleak, elkarrekin, Alderdi Egunean | 0 | 9.22 | 28-09-2026 |