Telmo Lazkanok Reset educativo eleberria aurkeztu du. Lan horretan, enpresa teknologikoek hezkuntza sisteman sartzeko duten interesak eta hezkuntzaren digitalizazioak ikasketa prozesuan eragiten dituen kalteak aztertu ditu zumaiarrak.
Hezkuntza hobetzeko erabiltzen da teknologia, ala hezkuntza enpresa teknologikoen interesetara doitzen ari da? Gaurkotasun handiko galdera horren erantzuna bilatzeko bidean, hezkuntzaren digitalizazioak ezkutatzen dituen alde ilunak eta pantailen neurrigabeko erabilerak eragiten ari duen kalte pedagogikoa azaltzen dituen amaraun oso bat josi du Telmo Lazkanok gaztelerazko Reset educativo liburuan.
Gaur, ostirala, aurkeztu du Alberdania etxearekin eman duen lan berria Donostiako Udal Liburutegian, eta 2012tik hona euskal hezkuntza sisteman ezarri den digitalizazioak ezkutatzen dituen interesak nahiz ekarri dituen aje pedagogikoak azaldu ditu prentsaren aurrean, liburuak erakusten duen amaraun konplexuaren lagin gisara.
Aurretik, baina, liburuaren forma eta tonua definitu du Lazkanok, Reset educativo ez baita teknologiaren kontrako manifestu bat, irakurlea hausnartzen jarri nahi duen lana baizik. Ez da, ezta ere, ikerketa bat, nahiz eta, egileak nabarmendu duenez, "zorroztasun zientifiko handiko" liburua den: bibliografiaren berrikuspen zabala eta adituen ahotsak funtsezkoak izan dira Reset educativo osatzeko.
Aitzitik, nobela bat da: "edonork ulertzeko moduko" fikziozko istorio bat baliatu du Lazkanok irakurleek erraz eta eroso zeharkatu ditzaten hezkuntzaren digitalizazioaren zirrikituak.
Hala, galderak dira eleberriaren abiapuntua. Zehazki, Begoña protagonistari otutzen zaizkionak, bere alaba Google enpresaren Chromebook batekin etxeko lanak egiten ikusten duenean. "Nola iritsi da gailu hori etxera? Zertarako balio du?"
Bi profesionalengana joko du erantzunen bila. Ingeniari informatiko baten eskutik enpresa teknologikoek hezkuntza sisteman sartzeko dituzten interesak ezagutuko ditu, eta hezkuntza teknologian aditua den irakasle batek azalduko dio nola eragiten dion haren alabaren ikasketa prozesuari pantailak irizpide pedagogikorik gabe eta era neurrigabean erabiltzeak.
Liburuko protagonistak egingo lukeen eran, Telmo Lazkanok galdera batekin desestali ditu multinazional teknologikoek ikasgeletan bilatzen dituzten interesak: "Zenbat ordaindu dio [EAEko] Hezkuntza Sailak Google-i 400.000 ikaslek bere zerbitzuak erabil ditzaten? Erantzuna kezkagarria da: zero. Halabeharrez, honakoa da hurrengo galdera: nola liteke datuak eta publizitatea esplotatuz multinazional bat bilakatu den enpresa batek doan ematea bere zerbitzuak atzerriko hezkuntza sistema bati?" Liburuan aztertu ditu zalantza horri erantzuten dioten arrazoiak, baina zera aurreratu du aurkezpenean: "Ez du zerikusirik filantropiarekin".
Lazkanoren ustez, "adin txikikoen ongizatea lehenestea" izan beharko litzateke hezkuntzaren betebehar gorena. Izan ere, enpresa teknologikoen interesak lehenesteak eragin zuzena du haurren eta gaztetxoen ikasketa prozesuan. Datuekin arrazoitu du hori guztia: ikasgelak pantailaz bete zirenetik (2012tik) gaur arte, EAEko hezkuntza sistemak 79 puntu galdu ditu irakurmenean. "Horrek esan nahi du gaur egungo DBHko 4. mailako ikasle baten irakurmena 2012an DBHko 1. mailako ikasle baten zuenaren parekoa dela", ohartarazi du zumaiarrak.
"Gauza bat da mundu digitala zer den ikastea, eta beste bat mundu digitalaren bitartez ikastea", esan du Lazkanok. Reset educativo lanaren egileak argi du beharrezkoa dela haurrak eta gaztetxoak mundu digitala erabiltzen ikas dezaten heztea, baina ohartarazi duenez, azken urteetan ikasgeletan pantailak neurrigabe sartzeko erabakiak ez dio erantzun irizpide pedagokiko eta zientifikoei. Horren inguruko hausnarketa sakona aldarrikatu du egileak.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | EdTech: Цифровизация образования | 0 | 5 | 28-11-2025 |
| 2 | ‘Sendatzen duten hitzak’ tailerra Zaldiko Maldikon urriaren 13tik aurrera | 0 | 9.3 | 07-10-2026 |
| 3 | Gasteizko Ataria zentroak 'Irudizko Araba' argazki erakusketa ireki du | 0 | 6.33 | 23-10-2026 |
| 4 | Ikasi informatika gurekin! | 0 | 10.08 | 27-05-2026 |
| 5 | Trigger, txelo soinuz bide berriak uztartzen | 0 | 9.25 | 08-10-2026 |
| 6 | Irrintzi Plaza 2021-09-29 | 0 | 5 | 29-09-2021 |
| 7 | Markel Olano: "Administrazio publikoa euskalduntzea da erronka" | 0 | 7.29 | 17-06-2026 |
| 8 | Orientazio plana D eredurako | 0 | 14.99 | 07-10-2026 |
| 9 | Эксперт: многоуровневая подача материала в электронных учебниках мотивирует к обучению | 0 | 0 | 28-08-2018 |