Emanaldiaren ondoren, Anakotz Lasarte zuzendariarekin eta Iosu Elorza herrikidearekin solasaldia izango da Herri Antzokian
Jabi Leon
Soraluze
21/10/2026 Actualizado a las 18:51h.
Pasa den urriaren 15ean Dolu Perinatalaren Nazioarteko Eguna izan zela aintzat hartuta, eta Gaba Beltza jaia ospatzeko antolatutako egitarauaren baitan, 'Aitatxo' dokumentala ikusi ahalko da datorren astelehenean, hilaren 26an.
Proiekzioa 18:00etan izango da Herri Antzokian eta bertaratzen direnek Euskal Herriko hainbat gurasok sortutako Esku Hutsik irabazi asmorik gabeko elkarteak sustatu duen ikus-entzunezkoa ikusteaz gain, gidatutako tertulia batekin gozatzeko parada izango dute.
Enmanaldiaren ondoren egingo den tertulia horretan Anakotz Lasarte zuzendariak eta Iosu Elorza herrikideak beraien bizipenak elkarbanatuko dituzte; eta doluari aitaren begiradatik begiratuko zaio.
Izan ere, 'Aitatxo' dokumentalak aiten sufrimendua eta dolu eskubidea plazaratzen ditu; seme-alabaren bat galdu duten lau aiten testigantzaren bitartez. Bakoitzak egoera honi nola aurre egin dion azalduko da dokumentalean. Ama gutxietsi gabe, aitei hitza emanez horrelako egoeren aurrean, esperantza mezu bat zabalduz.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 'Aitatxo' lleva al Coliseo el duelo de los padres tras la pérdida de un hijo | 0 | 10.95 | 19-10-2026 |
| 2 | 'Hutsune handi bat' dokumentala eskainiko da asteazken honetan Aita Marin | 0 | 9.03 | 20-10-2026 |
| 3 | Euskal abesti ezagunen bertsio koralak, Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko | 0 | 5 | 17-01-2019 |
| 4 | 'Mikele' dokumentala aurkeztuko dute ostiralean, Iruñean | 0 | 5 | 04-06-2019 |
| 5 | Urteko 5. erailketa matxista Euskal Herrian | 0 | 30.64 | 23-05-2026 |
| 6 | Aramaioko Antzerki Taldeak zabaldu du datorren ikasturterako izen-ematea | 0 | 14.1 | 23-07-2026 |
| 7 | Tokiko irratien inguruko solasaldia, Irrintzi Plazan | 0 | 5 | 08-11-2018 |
| 8 | Mariasun Landak zahartzaroa izango du aztergai, urriaren 1ean, Kulturaten | 0 | 13.45 | 25-09-2026 |
| 9 | 'Donde el hielo se rompe' antzezlana estreinatuko dute ostiralean Antsoaingo Antzokian | 0 | 5 | 23-10-2018 |
| 10 | "Indarberrituta" itzuliko da zarzuela Amaia Antzokira, Kantuz Elkarte Lirikoaren eskutik | 0 | 9.93 | 18-09-2026 |