19:00etan izango da eta proekzioaren aurretik egileek hitza hartuko dute
19/10/2026 a las 16:00h.
'Hutsune handi bat' dokumentala eskainiko da asteazken honetan, hilak 21, 19:00etan, Aita Mari aretoan. 1980ko eta 1990eko hamarkadetan heroinaren epidemiarekiko eta HIESaren gaitzak eragindako giza eta gizarte arrastoa aztertzen duen lana da, sortu zuten minaren memoria kolektiboa.
Epidemia soziosanitario horrek 115 gazte hil zituen soilik Zumarragan eta Urretxun, eta 16 eta 30 urte bitarteko milaka gazteren bizitza suntsitu zuen. Anne Zufiaurrenak dira ideia eta ahotsa, eta Aex Areizagak zuzendu du ikus-entzunezkoa.
'Hutsune handi bat' dokumentalak bi herrietako bizilagunen testigantzak jasotzen ditu, bai eta urte haietan gaixoei eta familiei laguntza eman zieten mediku, profesional eta adituenak ere. Kontakizun horien bidez, lanak arazoa humanizatu eta belaunaldi oso batean izan zuen inpaktua dimentsionatu nahi du.
Anne Zufiaurrentzat, 'Hutsune handi bat' «dokumentala baino gehiago da; jada ez daudenei besarkada bat, eta sekula gehiago errepikatu behar ez diren istorioak badaudela gogorarazteko modu bat». Hala, lanak memoria ariketa kolektibo bat eta leiho bat izan nahi du, hamarkadetan isilik egon den mina askatzeko. Proiekzioa hasi aurretik egileek hitza hartuko dute.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 'Ipuinetatik jabekuntzarantz' ipuin kontaketa saioa, ostegunean Itziar Saenz de Ojerekin | 0 | 10 | 23-09-2026 |
| 2 | Aita Mariko zinemako emanaldiak ordu erdi aurreratuko dira gaurtik aurrera | 0 | 7.59 | 24-10-2026 |
| 3 | Aramaioko Antzerki Taldeak zabaldu du datorren ikasturterako izen-ematea | 0 | 14.1 | 23-07-2026 |
| 4 | Muxin eta Zapotxin pailazoek irekiko dute udazkeneko arte eszenikoen programa | 0 | 8.56 | 08-10-2026 |
| 5 | Cimasub itsaspeko zinema zikloko emanaldiak eskainiko dituzte bihar Aita Marin | 0 | 10.82 | 06-10-2026 |
| 6 | El Depor Eguna reúne deporte, cultura y un homenaje a las mujeres de esta entidad | 0 | 8.93 | 17-10-2026 |
| 7 | 'Aitatxo' dokumentala ikusi ahalko da datorren astelehenean, hilaren 26an | 0 | 9.15 | 21-10-2026 |
| 8 | Aita Mari aretoa itxita egongo da uztailaren 9ra arte | 0 | 5 | 18-06-2026 |
| 9 | Dantzaleku bihurtuko da Itzurun hondartza larunbatean | 0 | 8.67 | 09-07-2026 |
| 10 | Tabernarientzat eraso matxisten prebentziorako saioa antolatu du Azpeitiko Udalak | 0 | 5 | 09-07-2026 |