Ikasturte osoko ikastaro trinkoak izango dira, eta helburua da zaletuei eta ez-profesionalei trebatzen jarraitzeko aukera ematea
Eli Aizpuru
Azpeitia
03/09/2026 a las 14:05h.
Dinamoa sormen guneko gorputzaren eremuan arte eszenikoekin lotutako bi ikastaro eskainiko dira abiatzear den ikasturte honetan. Dantza garaikideko hastapenak saioa izango da batetik, eta helduen antzerki eskola, bestetik.
Ikasturte osoko ikastaro trinkoak izango dira, eta helburua da antzerkian eta dantzan dabiltzan zaletuei eta ez-profesionalei trebatzen jarraitzeko aukera ematea. Gorputza askatzeko, jolasteko, lotsak kudeatzeko eta irudimena lantzeko espazioa izango da.
Proba saioa, irailaren 30ean2024an eman zitzaien hasiera helduen antzerki eskolei, Xanti Agirrezabalagaren gidaritzapean eta berriro zabalduko ditu ateak. Ikastaro honetan antzerkiak dituen baliabideak landuko dira, inprobisazioa, jolasa eta taularatzeko tresna ezberdinak ezagutuz. Oholtzarekin, gorputzarekin eta antzerkiarekin beste harreman modu bat nahi duen edonork izango du lekua eskolan, «aurrez inoiz ibili gabea izanda ere», aurreratu dute antolatzaileek.
Ikastaroa zertan datzan hobeto ezagutu nahi dutenentzat, proba saioa egingo da irailaren 30ean.
Ondoren, urriaren 7an izango da hasiera eta 2027ko ekainaren 15era bitartean eskainiko dira saioak, asteazkenero, 19:30etik 21;00etara bitartean.
Dantza garaikideko hastapenak ikastaroak ere jarraituko du aurten. Aiala Etxegaraik gidatuko ditu saioak, eta asteartetan izango dira, 18:30etik 20:00etara.
Dantza garaikidea probatu eta estilo honetara gerturatu nahi dutenei zuzendutako ikastaroa da hau, oinarrizko mugimenduen jakintza jaso eta hortaz gozatzeko. Ikastaroa zertan datzan hobeto ezagutu nahi dutenentzat, proba saioa egingo da irailaren 29an.
Kasu honetan, urriaren 6an hasiko dira saioak eta darorren urteko ekainaren 15era bitartean izango dira.
Izen-emateaBai dantza garaideko hastapenak tailerrean eta baita dantza eskolako saioetan, izena emateko epea zabalik da jada era urriaren 4a arte luzatuko da. Matrikulazioaren prezioa 270 eurokoa da (30 euro hileko). Aldiz, kultur bonodunek, erretiratuek eta ikasleek 180 euro ordaindu beharko dute.
Nahiz inskripzioa egiteko edo informazio gehiago izateko kulturaz. eus atarira jo daiteke.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | ADI Arte eta Diseinu Eskolak irailaren 7an abiatuko du ikasturte berria | 0 | 9.18 | 25-08-2026 |
| 2 | Bi senior nesken talde izango ditu Pulpo Eskubaloi Klubak | 0 | 9.07 | 26-09-2026 |
| 3 | MUk eta Coprecik industriari zuzendutako programa bat bultzatuko dute | 0 | 9.23 | 16-09-2026 |
| 4 | Kaletxikiko auzo harrotasuna, soka dantzan islatuta | 0 | 10 | 05-07-2026 |
| 5 | Lau ikastaro izango dira aukeran Ereñotzun, eta izenematea zabalik dago hilaren 21era arte | 0 | 22 | 16-09-2026 |
| 6 | Hainbat jarduera prestatu ditu udalak Mugikortasunaren Astearen harira | 0 | 8.4 | 16-09-2026 |
| 7 | Apustu ziurrak eta arriskatuak zuzeneko emanaldien kasinoan | 0 | 8.46 | 24-09-2026 |
| 8 | Kulturaz kooperatibak 15 urte bete ditu eta ospakizunetan murgilduko da | 0 | 11.23 | 03-10-2026 |
| 9 | La Lechera estrenará dos nuevas escuelas de Teatro y Danza y Audiovisuales | 0 | 8.86 | 21-09-2026 |
| 10 | Sorabillako auzotarrek izaeraz jantzi dituzte jaiak | 0 | 10 | 31-08-2026 |