Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

MUk eta Coprecik industriari zuzendutako programa bat bultzatuko dute

Дата публикации: 16-09-2026 08:30:45

Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoak eta Coprecik akordioa sinatu dute, ikerketa-, transferentzia- eta prestakuntza-programa bat abian jartzeko. Hain zuzen, ezagutza sortu eta partekatzea izango du helburu.

Основное содержимое страницы с новостью.

Bi erakundeen arteko lankidetzari esker, ikerketa-taldeak sortuko dituzte Mondragon Unibertsitateko ikertzaileekin eta enpresako profesionalekin, "unibertsitatean sortutako ezagutza industriaren benetako beharretara hurbiltzeko eta teknologia-transferentzia bizkortzeko", azaldu dutenez.

Programak enpresaren berrikuntza-esparru nagusiei lotutako hainbat arlo jorratuko ditu: fluidoen eroapena eta bero-transmisioa; elektromagnetismoa; potentzia- eta kontrol-elektronika; softwarea eta algoritmia, ikaste automatikoa edo machine learninga barne; sistema mekanikoak; industria-antolamendua; zibersegurtasuna, eta jasangarritasuna.

Lehen lau hilabeteetan, bi erakundeek lau urterako bide-orri teknologikoa zehaztuko dute, "garatu beharreko ikerketa-ildoak eta teknologiak lehenesteko", eta urtero berrikustea adostu dute, "enpresaren eta ingurune industrialaren beharren bilakaerara egokitzeko".

Prestakuntza, "osagai nabarmena"

Prestakuntza ere "osagai nabarmena" izango dela adierazi dute. Izan ere, bi erakundeek ikertzaile, doktoregai eta ikasleen parte-hartzea sustatuko dute proiektuetan, baita programako ikerketa-eremuei lotutako doktorego-tesien, gradu- eta master-amaierako lanen eta praktika akademikoen garapena ere. Azkenik, nabarmendu dute ikerketa aplikatuaren, ezagutza-transferentziaren eta talentuaren prestakuntzaren aldeko apustua indartu dutela.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Kataluniako ordezkaritza batek Elkar-EKIN Lanean Gipuzkoako gizarteratze eta laneratze eredua ezagutu du09.4625-09-2026
2Lan-merkatuan sartzeko HAZILAN+ OSATU programa UKUEren eskutik013.6101-10-2026
3Udalak EHNERGIA eta EH KOM ekimenekin bat egitea onartu du08.2620-08-2026
4'Txerria' y 'Lekuz kanpo' ganan el XI Concurso de cortometrajes Andoain Laburrean07.2808-06-2026
5Jaiak askatasunez eta segurtasunez bizitzeko protokolo berria aurkeztu da012.3131-07-2026
6Finantza kudeaketari buruzko jardunaldia antolatu du UKUEk09.3227-09-2026
7Estudiantes de Puerto Real y Lituania exploran el uso de la IA para crear ciudades más sostenibles09.3522-09-2026
8I+Med enpresak eta Mondragonek Nanospharm sortu dute013.9922-09-2026
9La Salle Berrozpe ofrecerá su primer Grado C de Certificación Profesional08.0418-07-2026
10Магаданские школьники и студенты колледжей могут подать заявку на курсы программирования «Код будущего»018.7301-09-2026

Классификация: Партнеры. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.23. Источник: goiena.eus.