Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Egin irri bizitzari

Дата публикации: 02-10-2026 04:43:29

Baikortasuna agindu bihurtzen denean sortzen da arazoa, zoriontsu izatea norberaren jarreraren mende dagoela sinestarazten digutenean

Основное содержимое страницы с новостью.

Olatz Elosegi

02/10/2026 Actualizado a las 06:43h.

Ez da giro azkenaldian gure egunerokoa mezu baikor, motibatzaile eta inspiratzailez betetzen ibili diren zenbaiten artean. Irribarre, energia positibo eta pastel-kolore gutxi, epaitegietan ebatzi behar izan den Mr. Wonderful eta Ale-Hop etxe ezagunen arteko auzian. 2021ean abiatu zen bien arteko gatazka, marka kataluniarrak Alacantekoaren aurkako salaketa jarri zuenean, bidegabeko konkurrentzia egotzita. Bere diseinuak imitatzea eta bere izen onaz baliatzea leporatzen zion, kontsumitzaileak nahasteraino. Epaileek, ordea, ez dute halakorik ikusi, eta hainbat instantziatan atzera bota dituzte Mr. Wonderfulek egindako eskaerak. Azkena, Auzitegi Gorenak. Imitazioak arrakastaren ordaina direla argudiatu du, antza, eta kontsumitzaileak ez direla nahasten. «Egin irribarre! Gaurkoa zure eguna izan daiteke»...

Mr. Wonderful fenomenoak bilakaera deigarria izan du duela hamabost bat urte sortu zenetik. Bikote kataluniar batek ezkontza-gonbidapenetarako izandako ideia xumea nazioarteko marka bihurtu zen, eta haren marrazki eta esaldi baikorrak askoren bizitzaren parte dira, katiluetan zein koadernoetan. Enpresak azkenaldian izan dituen gorabeherak ikusita –auzia barne–, hori bai, moda indarra galtzen ari dela dirudi. Agian, dena baikortasunetik interpretatzea nekagarria ez ezik, kaltegarria ere izan daitekeelako.

Izan ere, psikologian aditutako askok ohartarazten dute emozio positiboak etengabe lehenesteko presioak kontrako ondorioak izan ditzakeela. Irribarrea oparitzea, animoak ematea, giro atsegina lehenestea... gauza onak dira, noski. Baikortasuna agindu bihurtzen denean sortzen da arazoa, zoriontsu izatea norberaren jarreraren mende dagoela sinestarazten digutenean: «Gauzak ikusteko modua aldatu, eta gauzak aldatu egingo dira». Alabaina, bizitzak bestelako planak izan ohi ditu, maiz. Eta halakoetan, pentsamendua aldatzea baino baliagarriagoa izaten da gertatzen ari zaiguna interpretatu, sentitu eta adierazteko aukera izatea. Ez baita beti posible, ezta beharrezkoa ere, gertatzen den guztiari alde ona bilatzea.

«Hitzek ez dute diagnostikoa aldatzen, baina lagundu egin dezakete» leloa hautatu du aurten Aspanogik, amaitu berri den hilabetean zehar egindako sentsibilizazio-kanpainarako. Haren bidez, gaixotasunaren aurrean aukeratzen ditugun hitzek duten garrantziaz gogoeta egitera gonbidatu gaitu elkarteak. Hitzek gertutasuna, ulermena eta babesa adieraz ditzakete, baina, egoki erabili ezean, baita presioa edo deserosotasuna sortu ere, gogorarazten digute.

Ez delako beti dena ondo ateratzen. Ez delako dena positibo eta indartsu izatearekin konpontzen. Eta hori ulertzea baita, agian, baikorrena. Wonderful.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Bezeroei eskainitako begirada samur eta hurbila01006-08-2026
2Badator topaketaren eguna033.0828-09-2026
3Bi gazte atxilotu dituzte Gasteizen sexu eraso bana leporatuta08.0123-09-2026
4Sorginorratzak ekimenaren bigarren edizioa abiatzear da09.1112-09-2026
5Eskuinera edo ezkerrera01004-10-2026
6Baratzak lehor badaude ere, leka gorriak hazi dira07.6629-07-2026
7Batzar irekia bihar Biterin, osasun publikoaren aldeko plataformak023.2828-09-2026
8Dantzak ikasi beharrean, dantzan ikasteko aukera01028-09-2026
9Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu egin dute aurten beroagatik014.3926-08-2026
10Arantzazu, jolas leku bikaina familientzat09.0322-08-2026

Классификация: Пресс-релизы. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.