Altxor galduen bila, pottokak ezagutzen edo jolas inklusiboan senideekin disfrutatzeko aukera eskaintzen du bertako parketxeak
A. Mariezkurrena
Oñati
22/08/2026 Actualizado a las 20:12h.
Ikasturte berria hasi aurretik, opor egun batzuk gelditzend iren honetan, familian ekintza desberdinak burutzeko proposamena egiten dute Arantzazu parketxetik. Gaur bertan, edo datozen asteburuetan egiteko aukera izango dute horrela erabakitzen dutenek. Non aukeratu badago, Arantzazuko altxor galduen bila, pottokak gertutik ezagutuz edo jolas inklusiboan.
Aizkorri-Aratz Natura-Parkearen Interpretazio Zentroa, Arantzazu Santutegiko Gandiaga Topagunea eraikinean dago. Bisitarientzako harrera-gunea izateaz gain, ingurune naturalaren ezaugarri zein osagai aipagarrienak —formazio karstikoak, pago motza, abeltzaintza guneak, besteak beste— ezagutarazten dira bertan, teknologia berriez hornituriko erakusketa iraunkor, gela didaktiko eta euskarri interaktiboen bidez. Gainera, tokiko flora eta fauna aberatsaren, paisaia ederren edota historiaurretik atzorarte gure arbasoen bizimoduak utzitako aztarnen berri emateko herritar guztientzat egokitutako jarduerak antolatzen dituzte.
Altxor galduen bila
Arantzazu parketxetik inguru honetan dauden altxor galduen bila ibiltzeko orientazio jolasa proposa-tzen dute gaurko familian egiteko ibilbide irisgarrian zehar. Gerturatzea besterik ez dago parketxera eta galdetzea honen inguruan zehaztasunak jakiteko. «Bide horretan zehar, hainbat altxor eta sekretu daude gordeta. Esku artean mapa bana hartuta, familian, haien bila ibiliko gara paraje zoragarri batean murgildurik. Uda honetan, Arantzazuko parketxeak 'Arantzazuko altxorren bila' jarduera antolatu du. Honetan, orientazioaren hastapenak jasotzeaz gain, familian jolasteko eta disfrutatzeko aukera izango da. Arantzazuko ibilbide irisgarrian zehar, hainbat pista bilatzea izango da egun honetako erronka», diote Arantzazu parketxetik.
Irailaren 5ean izango da hurrengo hitzordua. Goizeko 11:00etan elkartuko dira Arantzazuko parketxean. Jarduerak ordu eta erdiko iraupena izango du eta 12:30ak aldera amaituko da. Prezioa 5 eurokoa izango da helduentzat eta 3-12 urte bitarteko haurrentzat, aldiz, 3 eurotakoa. Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da, plaza mugatuak izango dira.
Pottokak ezagutzeko aukera
Oñatin eskaintzen duten beste aukera pottokak ezagutzea da. Hilaren 29an jarri dute hitzordua euskal arraza honetako animaliak ezagutu, orraztu eta hauen gainean ibiltzeko aukera. Ba al zenekien pottokei mamuten garaiko zaldiak deritzela? Paleolito garaitik gaurdaino euskal lurraldea habitatu duen zaldirik zaharrenak ditugu hauek. Orain gutxira arte ia galzorian ere egon den arraza horrek gure herriarekin izandako elkarbizitza luzearen ondoren uste baino aztarna gehiago utzi dizkigu gure kulturan, egunerokoan, ohituretan etab.
Arantzazuko Pottokalekuk izaki hauen inguruko bitxikeriak ezagutarazi, hurbiletik ikusi eta sentitzeko aukera ezin hobea eskaintzen dio bertara hurbiltzen denari. Pottokaren Interpretazio Zentroko Jon Elortzaren eskutik, animalia hauek ezagutuko ditugu, hauek orraztu, laztandu, jaten eman, uhalak jarri, gidatu eta hauen gainean ibiltzeko aukera izango dugu.
Goizeko 11:00etan hasita, «euskal zaldi hauen inguruko azalpen dinamiko bat emango da aurrena eta, jarraian, Pottokaleku zentroan bizi diren pottokak ezagutuko ditugu, haiekin kontaktua egin eta uda goiz eder bat igaro asmoz; etxekoekin ondo pasatzeko prestatutako esperientzia da, txikienek guraso eta lagunekin parte-hartu eta elkarreraginean egon daitezen, ingurunearen ezagutza eta animaliekiko errespetua sustatzeko helburuarekin», diote parketxetik.
Parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa izango da eta egunean bertan arropa edo oinetako eroso eta aproposak ekartzea gomendatzen da.
Jolas inklusiboa familian
Irailen 20 eta 27rako berriz, jolas inklusiboa familian antolatu dute. «Santutegiaren ondoan hasten den ibilbide irisgarriak Arantzazuko bailarako paisaiaz gozatzeko aukera ematen du, baita bertan bizi diren hegaztia eta animaliak ezagutzeko ere. Parketxeko giden laguntzarekin, desgaitasun fisikoa edo ikusmen-desgaitasuna duten pertsonen baldintzetara gerturatuko dira. Ibilbideak 1,2 kilometro inguru ditu eta Gomiztegi baserri ingururaino iristen da desnibel handirik gabe. Bidea zati batean basoan barrera egiten da eta paisaiaz gozatzeko begiralekuak ere baditu. Bide horretan zehar, hainbat altxor eta sekretu daude gordeta. Ezintasun fisikoren bat duten pertsonen lekuan jarriko gara eta ibilbide irisgarrian zehar goiz paregabe bat pasatuko dugu paraje zoragarri batean murgildurik», diote parketxetik.
Goizeko 11:00etan elkartuko dira Arantzazuko parketxean eta ordu eta erdiko iraupena izatea aurreikusten da. Itzulera 12:30ak aldera egingo da. Helduentzako prezioa bost eurokoa izango da eta hiru eta hamabi urte bitarteko haurrena hiru eurokoa. Parte hartzeko nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea plaza mugatuak direlako. Horretarako arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbidera mezua bidali beharko da edota 943.782.894 edo 699.335.183 telefono zenbakietara deitu. Kontsulta egin euren webgunean: https://www.gipuzkoanatura.eus/eu/parketxeak/arantzazu.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Arantzazuko inguruneak ezagutzen | 0 | 10 | 07-08-2026 |
| 2 | Elgetako ludotekak ate irekiak egingo ditu eguenean zerbitzua familiei ezagutzera emateko | 0 | 9.34 | 21-09-2026 |
| 3 | 'Bertatik bertara' kanpainaren mahai gainekoak banatu dira ostalaritza establezimenduetan | 0 | 9.25 | 30-06-2026 |
| 4 | Kaletxikiko auzo harrotasuna, soka dantzan islatuta | 0 | 10 | 05-07-2026 |
| 5 | Concierto de Natxo de Felipe en Arantzazu | 0 | 7.35 | 20-08-2026 |
| 6 | Jai-giroa nagusi Buruntzan, auzoko festen harira | 0 | 15.26 | 18-08-2026 |
| 7 | Adreiluz adreilu eutsi diote | 0 | 8.62 | 11-06-2026 |
| 8 | Aramaioarrek txotx egin dute herriko erlezainen omenez | 0 | 9.05 | 20-09-2026 |
| 9 | Latzen, tributo a Abba y Joselu Anayak, platos fuertes de sanmigeles y rosarios | 0 | 13.41 | 15-09-2026 |
| 10 | Giro ederrean ari dira ospatzen Sagardoaren Eguna Elgetan | 0 | 6.14 | 19-09-2026 |