Jai Batzordeak ekitaldiz beteriko egitaraua antolatu du asteburu osorako
J.Leon
Soraluze
17/09/2026 Actualizado a las 21:16h.
Soraluzeko bizilagunek Errekalde auzoak ospatzen dituen Mesedeetako jaien edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute asteburu honetan zehar. Urtero legez, auzoko Jai Batzordeak ekitaldiz beteriko egitaraua antolatu du jai-egun hauetarako.
Edonola ere, Errekaldeko festak ostiral honetan bertan hasiko dira, 18.00etan botako duten txupinazoarekin.
Horren ondoren, bildutako guztientzako txokolatada, Soraluzeko dantza eskolako kideen emanaldia (18.30), txorizo dastaketa (19.00), Konbo Itxaropena taldearen emanaldia (21.00), EH Sukarra taldearen kontzertua (23.00) eta karaokea (01.00) egongo dira.
Larunbatekoa, egun handiaLarunbatekoa izango da mesedeetako jaien egun handia. Jardunaldi hori abiatzeko puzgarriak (11.00etan) eta toka txapelketa (13.00etan) izango dira; eta horren ondoren herritarrentzako bazkaria (txartelak Asigorren eta Iratxon eros daitezke).
Arratsaldean Tute txapelketa (16.30ean), 2014-2015 eta 2016-2017 urtekoei zuzendutako 3x3 futbito txapelketa (17.00), umeentzako jolasak, zezen mekanikoa, futbolin txapelketa eta Duo amanecer rantxera musika taldearen emanaldia izango dira.
Larunbat gauean Ahantzi taldearekin erromeria eta Mus txapelketa (22.30ean) egongo dira; eta eguna borobiltzeko Trujen eta Estrujenak ibiliko dira auzoa dantzan jartzen, 01.00etik aurrera.
Igandean ere, era askotako ekintzak izango dira Errekalden.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Mijoa auzoak asteburu honetan ospatuko ditu San Jeronimo festak | 0 | 10 | 25-09-2026 |
| 2 | Mitarte kalea, dantzariz betea | 0 | 10.69 | 26-09-2026 |
| 3 | Legazpiko Burdin Festan hartu du parte Bergarako Antzerki Musikalak | 0 | 6.75 | 24-09-2026 |
| 4 | Errekalde pondrá fin a sus fiestas con una mañana de domingo llena de actividad | 0 | 6.52 | 20-09-2026 |
| 5 | Sotoko Hotsak vuelve este viernes de la mano del solista Xabier Badiola y el grupo Gailu | 0 | 8.36 | 17-09-2026 |
| 6 | Herriak larunbatean ospatuko du bere euskal nortasuna aldarrikatzeko jaia | 0 | 8.52 | 24-09-2026 |
| 7 | Ipurua se viste de fiesta con tres días de música, deporte rural y actividades para todas las edades | 0 | 7.86 | 25-09-2026 |
| 8 | La Banda Municipal de Música actuará el próximo domingo en el Herriko Antzokia | 0 | 7.51 | 22-09-2026 |
| 9 | Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan | 0 | 10 | 18-09-2026 |
| 10 | Udal Liburutegiak larunbat goizetan ere irekiko ditu bere ateak | 0 | 7.79 | 21-09-2026 |