Adin guztietako emakumeei zuzendutako lau saio egingo dira urrian
J. Leon
Deba
22/09/2026 Actualizado a las 19:54h.
Itziarko Auzo Udalak antolatuta, adin guztietako emakumeen partaidetzari irekitako Peri-Menopausia osasuntsuen tailerrak eskainiko dituzte urrian Burugorri Gainean.
Tailerrak doanekoak dira era urriaren 9, 16, 23 eta 30ean egingo dira, 17.30etik 19.30era bitartean eta Aintzane Etxeberria nutrizionistaren gidaritzapean: «saio guztietara etor daiteke ala ez, bakoitzak ahal duenera», azaldu dute Auzo Udaletik.
Perimenopausia eta menopausia etapa naturalak izan arren, eragin zuzena dute emakumeen osasun fisikoan, emozionalean eta hartu-emanean. Horregatik, Itziarren antolatutako tailerretan aldaketa horiek ulertzeko azalpenak emango dira. Era berean, etapa horietan nutrizioak eta dietetikak nola lagundu dezaketen azalduko da.
Irakurle tailerrakUrriaren 6an emango zaizkie 2026-2027 ikasturterako haurren zein helduen irakurketa taldeei hasiera Itziarren, Alaine Agirre idazlearen eskutik (saioak hilean behin egingo dira Burugorri Gainean). Haurren aurreneko saioan Uxue Alberdiren 'Ezin dut, eta zer?' liburua aztertuko dute; eta helduen lehen saioan Delphine de Vigan-en 'Esker onak'.
Itziarko ikastaro eta tailerretan parte hartu nahi duenak Harrera Bulegoan, 943 199 255 zenbakira deituz edo apuntatu@itziar.eus helbidera idatziz eman dezake izena.