Urte berriarekin batera grafitti bat agertu zen Berriozarko bus geltoki batean: “Berriozar apesta!!! Putos vaskos.” Vaskos “v” eta “k”-rekin idatzita, bide batez esanda. Eta ikur faxista marraztua, gurutze gamatua.
Berriozarko lagun batekin kontua komentatu eta esan zidan “baina hori segur aski mozkor batek egina da”. Eta bai, segurki hala izanen zen... Mozkorra bai, baina oso fatxa.
Esaldia adbertsatiboekin –baina bezalako partikula adbertsatibo duten esaldiekin– oso gauza bitxia gertatzen da zeren esaldien hurrenkera aldatuz ere esan daiteke: “Fatxa hutsa da, baina mozkorra!”. Baina horrek zama kentzen dio, arintzen du hasierako baieztapenaren indarra. Eta ez da ber gauza esatea “Mozkorra da, baina fatxa hutsa!”
Batzuk ikaragarri fatxak dira, faxista hutsak, eta euskaldunon kontrako irainak gehiegitan irentsi ditugu. Beti harritu nau euskaldunok gure kontrako mezu iraingarriak eta laidogarriak irensteko erakusten dugun gaitasunak. Urte berri honetan gehiago ez irensteko zina egin diot neure buruari, eta Euskalerria Irratiko entzuleei euskaldunok irainak irensteko dugun gaitasun ikaragarriaz hausnartzeko eskatzen diet.
Batzuk fatxa hutsak dira. Bainarik ez; bainak, baratzean!

| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Bazkaria Akarregin, Urumea Ikastolako ikasle ohiek | 0 | 17.33 | 24-10-2026 |
| 2 | Basalgoko jaietan ateratako argazkiak | 0 | 8.34 | 25-07-2026 |
| 3 | Vasco-Navarro bide berdea ezagutzeko bi bisita gidatu egingo dituzte asteburuan | 0 | 10.94 | 20-10-2026 |
| 4 | Zertarako da bidea, biderik ez badago | 0 | 8.81 | 21-10-2026 |
| 5 | Barrena: "Biktimei buruzko gogoetak katarsia eragin du ezker abertzalean" | 0 | 10 | 28-02-2012 |
| 6 | Susana Aristu, Harilan | 0 | 5 | 28-11-2017 |
| 7 | Mikel Elizalde (autobus gidaria): “Billabesetan ez dago segurtasun neurri askorik, ez gidarientzat, ezta erabiltzaileentzat ere” | -2 | 6 | 17-04-2020 |
| 8 | Amaia Iraizoz, Ameriketara joandako aetzen inguruko tesia | 0 | 5 | 08-02-2018 |
| 9 | Animalia basati batzuk, nahita mozkortzen al dira? | 0 | 5 | 27-09-2016 |
| 10 | Luis Urzainki: Larzabal mendia | 0 | 5 | 30-11-2017 |