Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

UKUEren hondakinen prebentzioa eta birziklapena sustatzeko programan parte hartuko dute hainbat ikastetxek

Дата публикации: 25-10-2026 07:00:00

Zisare izeneko programan parte hartuko dute Getariako, Zarauzko, Zumaiako eta Orioko bederatzi ikastetxek. Ekimenaren bitartez ingurumenarekiko kontzientzia eta eguneroko ohitura jasangarriak landuko dituzte ikasleekin, beraiek hondakinen kudeaketa arduratsuaren garrantziaz jabetu daitezen.

Основное содержимое страницы с новостью.

Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE) Zisare ekimena egingo du aurten ere Urola Kostako ikastetxeetan. Hondakinen prebentzioa eta birziklapena sustatzeko eta konpostajearen bidez materia organikoa kudeatzeko ohiturak bultzatzeko ekimena da

UKUEk azaldu duenez, ingurumenarekiko kontzientzia eta eguneroko ohitura jasangarriak landuko dituzte eskualdeko ikasleekin, horiek hondakinen kudeaketa arduratsuaren garrantziaz jabetu daitezen. Hain justu, Getariako, Zarauzko, Zumaiako eta Orioko bederatzi ikastetxek parte hartuko dute aurtengo aldian, eta bakoitzak bere behar eta interesetara egokitutako jarduerak aukeratu ahal izango ditu programak eskaintzen dituen baliabide eta proposamenen artean.

Programak hondakinen prebentzioa eta birziklapena ikasgelan lantzeko hainbat aukera eskaintzen ditu. Besteak beste, herriko hondakinen inguruko datuak eskuratuko dituzte tailer baten bidez, eta garbiguneetara bisita gidatuak egiteko aukera ere izango dute. Halaber, Dameroen jokoa baliabide ludikoaren bidez ikasleek hondakinen kudeaketari buruzko ezagutzak eskuratu eta ingurumenarekiko jarrera arduratsuak landuko dituzte, jolasean ari diren bitartean.

Programaren ardatz nagusietako bat ikastetxeetan sortzen den materia organikoaren kudeaketa eta konpostajea da. Horretarako, Zisarek hiru tailer eskaintzen ditu, ikasleek konpostajearen prozesua gertutik ezagutzeko eta praktikan ikasteko. Lehenengo tailerrean, zer konposta daitekeen eta prozesua nola egiten den azaltzen zaie ikasleei. Horretarako, ikastetxean bertan duten konpostagailua kudeatuko dute, hamaiketakoen hondakin organikoak konpost bihurtuz. Bigarrenean, konpostagailuaren barruan sortzen den ekosistema aztertuko dute, mikroskopio digitala eta horretarako prestatutako material didaktikoa erabiliz. Hirugarrenean, berriz, konpostagailua hustu eta bertan sortutako konposta erabilgarri egiteko aukera dute ikasleek, zikloa osatuz.

Jarduera horiez gain, konpostagailuen jarraipena egingo dute urtean zehar, teknikari espezialista baten laguntzarekin. Horrela, konpostaje prozesua behar bezala garatzen dela eta beharrezko baldintza tekniko eta higienikoak betetzen direla zainduko dute.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Euskara, arabiera eta amazigerazko hiztegi hirueleduna argitaratu dute Aiaraldean (Araba)07.5923-10-2026
2Bizkaiko Foru Barriaren 500. urteurrenari buruzko hiru jardunaldi izango dira azaroan Bilbon08.8423-10-2026
3EAEko 4.814 emakume indarkeriaren biktima izan dira urteko lehen bederatzi hilabeteetan013.7223-10-2026
4Az EBRD kiterjeszti az ukrajnai háborús károkra kidolgozott biztosítási programját05.3314-10-2026
5Europako funtsen kudeaketan estaturik gabeko nazioen parte hartze handiagoa eskatu du Jaurlaritzak Estrasburgon05.4822-10-2026
6Zinebi 68ren nazioarteko lehiaketak 49 film labur bilduko ditu, horietako sei Euskal Herrikoak013.1323-10-2026
7Зоозащитники отдадут владельцам собак в регионах часть животных астраханского приюта0030-01-2023
8Fellépnek a gyilkos szuperbaktériumok ellen: magyar kutatók segítenek elérni a nagy áttörést011.9116-07-2026
9В КБР в пять раз увеличили финансирование программы по надзору за бездомными животными0002-03-2023

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 6.63. Источник: baleike.eus.