Bihar, zapatua, taularatuko dute Madness antzezlana Amaia antzokian. Yllana antzerki konpainiaren eta Primital Brothers laukote musikal eta konpainiaren lana da. Musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizun horrek, eta, era berean, keinu antzerkia, umorea, musika eta sormena dira emanaldiak lantzen dituen diziplina artistikoak.
Madness sistemaren bazterretako bizitzari buruzko komedia musikala da, eta sistemaren marjinako bizitzaren inguruan dihardu. Honela azaltzen dute beren lana antzezlariek: "Madness Yllanaren antzerki-maisutasunaren eta Primital Brothersen ahots-birtuosismoaren arteko fusio perfektuaren emaitza da; ikuskizun ahaztezina sortzen du, barregarria bezain hunkigarria, hausnartzera, barrez egitera eta erokeria dibertigarrienera eramatera gonbidatzen gaituena".
Bi konpainiek 2016. urtean The Primitals antzezlana taularatu zuten, eta, hainbat sari irabazi ostean, bigarren lana estreinatu zuten elkarrekin 2025eko otsailean. Arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko da ikuskizuna, eta sarrerak 15 eurotan daude salgai, internetez.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Yllana regresa este viernes al Herriko Antzokia con el espectáculo 'Madness' | 0 | 9.45 | 21-10-2026 |
| 2 | Benetan Be Teatroaren 'Bidutzi', bihar Eibarko Coliseoan | 0 | 9.11 | 23-10-2026 |
| 3 | Amaiur Feliu (Zaldi Zuria): “Festaren erdigunean egonda ere, giro lasaia eta atsegina eskaintzen dugu” | 5 | 6 | 13-07-2026 |
| 4 | Donostiako bi taldek emango diote hasiera Burrundako ziklo berriari | 0 | 9.03 | 24-10-2026 |
| 5 | Musika bat entzun zuten | 0 | 5 | 01-07-2026 |
| 6 | Zabalik da Sainz aita-alaba arrasatearren 'Bi belaunaldi, bi begirada' akuarela erakusketa | 0 | 8.04 | 23-10-2026 |
| 7 | Lindy hop jaialdia egingo dute bosgarrengoz Zumaian | 0 | 5 | 18-06-2026 |
| 8 | Kontzertu akustikoa emango du Aitor Castells menorkarrak bihar, egubakoitza | 0 | 15.09 | 24-09-2026 |
| 9 | Metropoli Forala 2021-09-28 | 0 | 2 | 28-09-2021 |