Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Giro bikainean ospatu zituzten Santa Teresako komunitatearen Olinpiadak eta topaketa eguna Musakolan

Дата публикации: 20-10-2026 14:57:54

Arizmendiko Santa Teresa guneko ikasle ohiek eta irakasleek jaiegun berezia bizi izan zuten joan den zapatuan, hezkuntza-komunitatea indartzeko helburuarekin

Основное содержимое страницы с новостью.

DV

Arrasate

20/10/2026 Actualizado a las 16:57h.

Arizmendi Ikastolako ikasle ohiek zein egungo eta garai bateko irakasleek hezkuntza-komunitatea indartzeko eta ekimen berriak bultzatzeko jaiegun berezia bizi izan zuten pasa den zapatuan, urriaren 17an, Musakola auzoan. Antolatutako Olinpiadek eta eguneko egitarau zabalak belaunaldi desberdinetako kideak elkartu zituzten giro paregabean.

Jardunaldia argazki-erakusketa batekin eta Santa Teresa guneko berrikuntzak ezagutzeko bisitarekin hasi zen, eta bertaratutakoek eraikin zein patio berria ezagutzeko aukera izan zuten. Jarraian, guneko arduraduna den Arkaitz Garmendiak pregoia irakurri zuen, festari eta herri-olinpiadei hasiera ofiziala emanez.

Goizean zehar, auzoko hainbat plazatan jokatu ziren olinpiadetako probak eta jolasak. Adin ezberdinetako ikasle ohiak zein irakasleak lehiaketa osasuntsuan aritu ziren, garai bateko oroitzapenak berriro gogora ekarriz. Ekimenak jarraipena izan zuen eguerdian, Al Andalus Kultur Gunean egindako herri-bazkariarekin. Bazkalostean, giroak aurrera jarraitu zuen bingo musikatua, kontzertuak eta dantzak tarteko.

Ekimen honen lehenengo edizioak harrera oso beroa izan du parte-hartzaileen artean, eta hezkuntza-komunitateko kideen arteko loturak sendotzeko balio izan du. Arrakasta ikusita, antolatzaileek etorkizuneko edizio berriei ateak zabalik utzi dizkiete.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Hurbiltzen doa VII. San Anton Bira Getariako itsas zeharkaldia0509-07-2026
2Jende ugari elkartu da Urrategiko Amaren Eguna ospatzeko0513-07-2026
3Erraldoiak, azoka, sagardoa eta idi dema Baserritar Egun bikain batentzako08.7104-08-2026
4Sanpedroetako argazki lehiaketa irekia antolatu du Distira elkarteak0523-06-2026
5Santa Marinako jaiak ospatzen ari dira Aramaioko Arriola eta Arexola auzoetan07.718-07-2026
6Nafar Ateneokoek Maria Ana Sanz Huarteren berri izan zuten0520-05-2026
7Santa Barbara Piztu Jaia ospatuko da ostiralean Plazabizi ekimenaren baitan01022-10-2026
8Comunità energetica solidale, parte il viaggio di Fondazione Insieme Energia02.522-10-2026
9Чыноўнікі пераблыталі нумар кватэры і засялілі жанчыну не туды, а калі яна зрабіла рамонт, запатрабавалі памяняцца з суседам01002-08-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 11.77. Источник: www.diariovasco.com.