Antolatzaileek berrogeita hamar parte-hartzaile izan zituen ekimenaren balorazio «positiboa» egin dute
13/10/2026 Actualizado a las 21:33h.
Elizalde Eskolak bere 50. urteurrena ospatzen jarraitzen du, eta pasa den larunbatean bertso bazkari autokudeatua burutu zen Girizia elkartean. Giro ezin hobean eta elkarteak eskaintzen duen goxotasunean, berrogeita hamar pertsona inguru bildu ziren euskal kulturaz eta bertsolaritzaz gozatzeko, eskolak ahozko tradizioarekin duen konpromisoa berretsiz. Ekitaldia hasteko, Elizaldeko bertso eskolan aurten hasitako lau ikaslek (Aira, Jule, Ur eta Gille) hartu zuten mikrofonoa. Beraiek jarri zuten lehen harria, 'Oso ondo gabiltza gu bertsolaritzan'abestuz, eta bertaratutakoei bazkari on bat opatuz. «Bertsoak eragina du gure bizitzan» esanez utzi zuten argi eskolak eta bertsolaritzak Oiartzunen duten lotura estua.
Ondoren, puntako bertsolarien txanda izan zen. Andoni Egaña, Maddalen Arzallus eta Jon Maia aritu ziren bertsotan, Amaia Agirre gai-jartzaile zutela. Saioa umoretsua eta sakona izan zen neurri berean. Hasierako agurretan, autokudeaketaren formatuarekin –tupperrak eta etxetik ekarritako bazkariak– jolastu ziren. Gero, Elizalde eskolaren historiari eta hezkuntza balioei errepasoa egin zieten: 1976ko hasiera zailez, genero banaketaz (»mutilak goian ta neskak behean»), gizarte ezberdintasunez eta ikasgelako aniztasunaz aritu ziren.
Jon Maiak, adibidez, garai hartako guraso erdaldunek euskararen alde egin zuten ahalegin itzela gogoratu zuen, «Zamoratikan etorri eta nahi zuenez euskaldundu, gau-eskoletan hasi zen aita, gure hizkuntza helburu» abestuz, eta gurasoei eskerrak emanez. Maddalen Arzallusek, berriz, bere agurrean eskolaren izaera goraipatu zuen: «Segi sustatzen Herri Eskola inklusibo, publikoa».
Saioaren podcasta eta transkripzioa eskolako webgunean egongo dira eskuragarri.
Antolatzaileen aldetik balorazioa «positiboa» izan da. Autokudeaketaren formatuak funtzionatu dezakeela ikusi da, eta Girizia elkarteak eskainitako gertutasunak lagundu du saioa berezia izan dadin. Bertaratutako 50 lagunek adierazi dute asko gozatu zutela eta hurrengo urterako ere gogoz daudela.
Arrakasta ikusita, etorkizunean errepikatzeko moduko ekimena dela ondorioztatu da. Bertso bazkariak utzitako zapore onarekin, 50. urteurreneko hurrengo hitzordurako prestatzen ari da dagoeneko Elizalde Eskola.
Hilaren 24an gaueko martxa bat antolatuko da Urkaben zehar. Laster emango dira horren inguruko xehetasun gehiago.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Elizalde Eskolak bertso bazkari autokudeatua antolatu du | 0 | 9.03 | 30-09-2026 |
| 2 | Elizalde Eskolak marrazki lehiaketa antolatu du iganderako | 0 | 10 | 11-06-2026 |
| 3 | Elena Uriz, bizitza asko bizi bakarrean | 0 | 6.78 | 08-10-2026 |
| 4 | Euskal Herria plazako palmondoak kendu dira aparkalekuko hezetasun arazo larriengatik | 0 | 10 | 23-09-2026 |
| 5 | Reyes Ilintxeta: “Umoretik landuko dugu elizako ondasunen immatrikulazioen eskandalua” | 0 | 10 | 14-10-2026 |
| 6 | Zezen Beltz elkartea: «Zezen txikiak bueltatzea asko eskertu du jendeak» | 0 | 7.9 | 20-10-2026 |
| 7 | Oskar Urdaniz eta Joseba Goienetxe:“ Erraldoiak ongi dantzatzeko ez da indartsua izan behar, oreka ongi mantentzea da gakoa” | 0 | 5 | 13-07-2026 |
| 8 | Gaetxen nekazal ibilgailuei azterketa egiteko hitzordua atzeratu dute | 0 | 9.15 | 21-10-2026 |
| 9 | Ez da biderik aldaparik gabe: Skabidean taldearen une latzei errepasoa | 0 | 8.57 | 21-10-2026 |
| 10 | Keta Babyautoko bi taldeak sailkapeneko buruan kokatu dira zelaian eta aretoan | 0 | 10 | 20-10-2026 |