Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Aretxabaletak lehen aldiz ospatuko du Elkarteen Eguna maiatzaren 23an

Дата публикации: 18-05-2026 11:39:18

Herriko elkarteen lana herritarren artean ezaguraztea da helburua eta haien harremanak sendotzea

Основное содержимое страницы с новостью.

14/05/2026 a las 18:11h.

Aretxabaletak lehen aldiz ospatuko du Elkarteen Eguna datorren maiatzaren 23an. Herriko elkarteek eta udalak elkarlanean antolatutako ekimen honen helburua da Aretxabaletako elkarte-sarea ikusaraztea, elkarteen arteko harremanak sendotzea eta herritarrak parte hartzera gonbidatzea.

2024an herriko elkarteek hiru eskaera nagusi helarazi zizkioten udalari: herri mailako ekintzak koordinatzeko egutegi partekatu bat sortzea, antolatzen dituzten jardueren berri emateko euskarri bateratu bat izatea eta udal materiala eskatzeko formulategi bateratu bat diseinatzea.

Eskaera horiei erantzuteko, udalak parte-hartze prozesu bat jarri zuen martxan 2025ean. Prozesu horren emaitza izan da Aretxabaleta Klik aplikazioa. Tresna horren bidez, herriko elkarte guztien inguruko informazioa bildu da, antolatzen dituzten jardueren zabalkundea egiten da, herriko egutegi partekatua eskaintzen da eta udalaren espazioak zein materiala erreserbatzeko aukera ere ematen da.

Elkarteen Egunarekin, lankidetza horretan beste urrats bat eman nahi da. Egunaren helburua da herriko elkarteen lana herritarren artean ezagutaraztea, haien jarduera ikusaraztea eta herritarrei elkarteetan parte hartzeko aukera eskaintzea.

Horretarako, hogei elkarte inguruk egitarau zabala prestatu dute: Elkarteen Azoka; mendi ibilaldia; ikus-entzunezkoen emanaldiak, ate irekiak, ariketa fisikoaren bueltako ekintzak (frontenis, hiru txirlo, Genuine futbol, eskola kirola , jolasak, performance-ak, erraldoien konpartsaren ate irekiak, tonbola, kantu emanaldia...

Gainera, Aretxabaletan bizi diren eta hainbat herrialdetatik etorritako bizilagunek ere parte hartuko dute ekimenean. Herrialde ezberdinetako jaki eta mokaduak dastatzeko aukera eskainiko dute, kultura-aniztasuna eta herriko bizikidetza balioan jarriz.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Aralarko Elkartearen egun loteak eska daitezke0525-03-2026
2Oreña elkarteak uso-postuen zozketei hasiera emango die asteazkenean021.7605-10-2026
3Aretxabaleta se enfrenta hoy a Hernani en el frontón Iturrigorri01014-05-2026
4Aralarko Elkarteak baso aprobetxamendua saldu nahi du0526-02-2026
5Euskarak hiriaren erdigunea hartu du, denok dugu tokia hemen09.1110-10-2026
6Euskaraz bizitzeko eta euskara ospatzeko01010-10-2026
7Euskal abesti ezagunen bertsio koralak, Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko0517-01-2019
8Analizarán la transmisión de la cultura vasca en la educación en Huhezi06.5706-05-2026
9Korrikaren hasiera, zuzen zuzenean0504-04-2019
10Elizateek Ur Agentziaren eskakizunak «erabat bidegabeak» direla salatu dute08.401-04-2026

Классификация: В стране. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.07. Источник: www.diariovasco.com.