06/10/2026 Actualizado a las 09:17h.
Zer izango ote du Galiziak hainbeste bisitari erakartzeko. Olagarroa, albariñoa eta bieirarekin lotzen dugun lurralde oparo honek badauzka beste horrenbeste erakargarri. Horren erakusgarri izan daiteke aurtengoan Xuntak San Sebastian Gastronomikara ekarri dituen produktuak. Betikoak uste ditugun janari eta edariez haratago ere badagoelako zertaz gozatu.
Chantadako (Lugo) Ribada upategiak ekarri du bertako esentzia. Azken urteotan hain ezagun eta bisitariz mukuru bete den Ribeira Sacran altxor bereziak sortzeko gaitasuna erakutsi baitute. Mimoz eta mahatsak ia banan-banan zainduz ardo oso erakargarriak lortu dituzte Miño ibaiaren bazterrean.
Kokapen ezinhobeak Mencía mahatsarekin sortutako ardo paregabeak lortzeko aukera eman die upategiko arduradunei. «Klimak, gizakiak, denborak eta lurrak mimatutako produktua sortzen dugu», diote Chantadan gau eta egun lan egiten duten ardo sortzaileek. Horien artean azken urte hauetan lantzen ari diren ardo gorria. Nafarroatik kanpo ere badagoelako hontaz gozatzeko aukera. «Behin fermentazioa bukatzen denean, lau hilabete igarotzen du ardoak bere sedimentuekin. Estruktura oso berezia ematen dio teknika honek», pozten dira.
Baina beraien proiektua ez da soilik ardora mugatzen. Gaur egungo mundu globalizatuan beste hamaika baldintza izan behar dira kontuan proiektuak aurrera ateratzeko. Eta hor sartzen da jokoan arkitektura. Kokaleku paregabeaz lagunduta oasi txiki bat eraikitzeko aukera izan dute. Mahatsen bilketa eskailerekin egiten dute bertan daukaten lur ezegonkorra dela-eta, erakusgarristuna handituz.
Naturak eman dien kokalekuaz lagunduta Santiagoko Domohomo Desing arkitektura etxeak upategiari itxura aldaketa egin dio bisitariak erakartzeko. «Terraza gure upategiaren luzapen bat izan zedin nahi genuen eta horregatik harri bistan utzi dugu bistekin nahastu zedin», diote beren etxeaz hain harro sentitzen diren ardo sortzaileak.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Txikia osorik | 0 | 0 | 23-01-2018 |
| 2 | Txillardegi gogoan | 0 | 10 | 16-01-2012 |
| 3 | Tik- tak | 0 | 0 | 15-11-2017 |
| 4 | Xisco Herrera Rodríguez | 0 | 10 | 07-08-2026 |
| 5 | Jokin Kanpion 'Mugak gaindituz' | 0 | 0 | 09-04-2018 |
| 6 | щнитке | 0 | 10 | 29-08-2026 |
| 7 | Гуиро | 0 | 10 | 10-07-2026 |
| 8 | Josi korapiloak askatzeko | 0 | 0 | 10-04-2018 |
| 9 | Munduko enperadoreak | 0 | 0 | 19-03-2018 |