Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

3,6 graduko lurrikara batek Iruñerria inarrosi du

Дата публикации: 09-10-2026 09:33:49

Eztanda baten antzeko zarata entzun da lurrikara baino lehen. Ez du kalte materialik ezta zauriturik ere eragin, baina herritarrak ikaratu ditu.

Основное содержимое страницы с новостью.

Gaur goizeko 10:49an gertatu da, eta Iruñeko hainbat tokitan nabarmen sumatu dute. Azken orduetako hirugarren lurrikara izan da, eta orain arteko indartsuena. 3,6 graduko lurrikara bat erregistratu dute gaur goizean Iruñerrian, Richter eskalan. Espainiako Institutu Sismologiko Nazionalaren webgunearen arabera, azken orduetako hirugarren dardara izan da, eta indartsuena ere bai.

10:49an gertatu da, eta epizentroa Arangurenen kokatu dute, hasiera batean Burlatan zegoela adierazi bazuten ere. Lurrikara lurrazaletik hiru kilometrora gertatu da. Dardara Iruñeko hainbat tokitan sumatu dute. Herritar batzuek zarata handia entzun dutela eta kristalak ere dardarka hasi direla kontatu dute. 

Oraingoz, ez da kalte materialik ezta zauriturik ere jakinarazi, baina lurrikarak ezusteko handia eragin du herritarren artean.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Iruñerrian Gaur 2021-06-030003-06-2021
2Laister hauteskundeak06.7219-10-2026
3Iruñerrian Gaur 2024-08-280028-08-2024
4Enara Chamorro hezitzailea: "Ez dakigu zer gertatuko den gure lanpostuekin"-2602-06-2020
5Irati Iciar UEU: "Aurrez aurrekoaren aldeko apustua egin dugu"0508-06-2020
6Solaria Zierbana Solar 3 proiektua bertan behera utzi dute0524-04-2026
7Iruñerrian Gaur 2024-12-040004-12-2024
8"Ez daukagu ura bermatuko digun azpiegitura edo loturarik"01004-09-2026
935 lagunek osatu dute Ehunmilak Bira egitasmoko bosgarren etapa0523-06-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 11.94. Источник: euskalerriairratia.eus.