Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Adin oroko dantzariek hartuko dute herria

Дата публикации: 18-05-2026 11:39:35

Gorosarri Dantza Taldearen 60. urteurrena ospatuko dute larunbat honetan kalejira, dantza emanaldi eta herri bazkariarekin

Основное содержимое страницы с новостью.

K. O.

Eskoriatza

15/05/2026 a las 21:07h.

Gorosarri Dantza Taldearen 60. urteurrena festa erraldoiarekin ospatuko dute larunbat honetan Eskoriatzan. Goizean dantzariak herritik punta batetik bestera kalejiran eta dantzan ibiliko dira. Intxartxuetatik abiatuta, herrian zehar geldiune desberdinak egingo dituzte. «'Betiko' dantzak egingo ditugu eta polita izango dira haurrak eta helduak dantzan batera ikustea».

Ekitaldi nagusia plazan egingo dute eguerdiko 13:00etan. Leire Astiasaran Gorosarriko lehendakariak esan bezala, «dantzari ohiekin batera dantzatuko dugu. Ikustera gonbidatzen ditugu herritar guztiak, sorpresak egon ahal direlako. Bertan Ikurrin dantza, binakoa, gorulari, txankarranko, sardinera eta makil txiki egingo ditugu». Hemen herritarrek hartuko dute parte, dantzari izandakoak gehienak, eta «herrigin-tza da helburua, denok plazan elkartu eta emanaldi polita eskaintzea herritarrei» dio Astiasaranek

Festa egunarekin jarraitzeko herri bazkaria ere izango da. Frontoian egingo da, eta tikeak herri guztiari irekita egon dira. «Gutxi gora behera 160 pertsona elkartuko garela kalkulatzen dugu».

Ondoren erraldoiak egongo dira eta «dantza gutxi ez dugunez egin, larrain dantza herrikoia izango da 19:00etan, goizean ezin izen duenak parte hartu, saio honetan parte hartu dezan».

Iluntze aldera oraindik gerria mugitu gura dutenendako elektrotxaraga egongo da, eta eguna bukatzeko DJ Iver-en saioa.

Gaur egun 89 ikaslek osatatzen dute Gorosarri Taldea; 42 haurrak 5 taldetan eta 47 nagusi 4 taldetan banatuta. Gaurko emanaldian herritarrekin130 inguru elkartuko dira.

Newsletter

Gaurko festa egunarekin eskoria-tzarrei erakutsi nahi diete «oso dantza talde polita daukatela herrian, ez garela profesionalak ondo pasatzera gatozela, parte hartzea dela garrantzitsuena», Gorosarriko lehendakariak esan bezala.

Duela 60 urte sortu zen Gorosarri Dantza Taldea, eta gora beherak izan arren, gaur egun taldea bere ihardunean ari da «dantzak eskoriatzan indarra har dezan eta erreferentzialtasuna bilatzea da gure helburu haundiena, denondako den herrigintza sustatzea».

Eskoriatzan betidanik egon da dantzarako grin hori eta galdu ezin dan gauza bat da.

Dantzari ohiak dantzarako gogoarekin ikusteak agerian uzten du dantzarekiko sentimendu biziri dirauela, eta egungo gazteak hori hartu eta indarrarekin 60 urte bete duen talde hau bultzatzeko gogoarekin dihardutela. «Guretzat markatuta geldituko den data bat izango da gaurko eguna». Leire Astiasaraen hitzetan, «espero dugu ikusigarritasun honekin jendeari erakustea bai nagusi eta haurrak bat egin dezakegula dantza ekintza eder baten, eta dantza herriaren ondare bat da».

Etorkizunera begira, Gorosarriko lehendakariaren esanetan «talde politak datoz eta espero dugu, eta ikusten ari gara indarra hartzen dabilela; gure eskutan dagoena egingo dugu hau horrela mantentzeko». Oso giro ona sortzen du dantza taldeak herri mailan eta «jendeak hori aprezietzen dau. Ekitzak egiten ditugunean herritar asko gerturatzen da eta publikoa izatea ere oso seinale ona da».

Argazki erakusketa

Gorosarri Dantza Talderen 60. urteurrenaren harira argazki erakusketa bat ere antolatu dute. Larunbat honetan azken egunez herriko kultur etxean ikusgai dagoen erakusketak harrera oso ona izan du. Herritarrek ordutegi zabalagorekin ireki dezatela ere eskatu dute. «Hasieran arratsaldetan ireki genuen eta asteburu honetan goizez irekiko dugu baita ere».

Azken finean herritarrak dira protagonistak erretratootan, «denak ezagunak eta garai bateko eta egungo taldeak argazkian ikustea eta hauen zehaztasunak eta datuak biltzea oso interesgarria eta aberasgarria da», dio Leire Astiasaranek.

Argazki hauek taldeak eduki duen garapena isladatzen dute. Denborak nola aldatu diren baina taldea nola mantentzen den ere ikusi daiteke. Gaur larunbata goizez irekiko dute eguerdiko 12:00etatik 13:00etara.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Gorosarri Dantza Taldea soplará 60 velas en mayo011.7316-04-2026
2Gorosarri Dantza Taldea lanzará el txupinazo festivo en su 60 aniversario07.8322-06-2026
360 cumpleaños dantzari con guiño al txistu013.3118-05-2026
4Adinekoei zuzendutako jarduerak ezagutarazteko ate irekien jardunaldia egingo dute Dantza eta Musika Eskolan011.410-10-2026
5Dantzaleku bihurtuko da Itzurun hondartza larunbatean08.6709-07-2026
6Sahatsako ezpata dantzariek ikuskizuna eskainiko dute Azpeitian Dantzan egitasmoko hurrengo hitzorduan0510-07-2026
7Argimalutak taldearen 'Txondor plaza' kale antzerkia izango da bihar Odietan07.3505-09-2026
8Basauritar Dantza Taldea será el pregonero en los Sanfaustos014.3908-09-2026
9Oriokok, urteko batzar orokorra ospatuko du astelehenean0511-07-2026
10Basauri reúne danzas ancestrales y no faltarán arcos, castañuelas o espadas08.3615-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 12.49. Источник: www.diariovasco.com.