Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Agerre Goikoa baserriak irabazi du Errezilgo XIII. Sagardo Txapelketa

Дата публикации: 05-10-2026 19:17:28

Zumeta baserria geratu zen bigarren postuan eta Iraola Zaharra, hirugarrenean. Publikoaren saria Basabek jaso zuen

Основное содержимое страницы с новостью.

Eli Aizpuru

Errezil

05/10/2026 a las 17:04h.

Arrakastatsua izan da beste behin Gaztetandik kultur elkarteak Errezilen antolatutako XIII. Sagardo Lehiaketa Herrikoia. Jende ugari gerturatu zen herriko frontoira pasa den larunbat gauean Errezilgo baserri desberdinetan ekoitzitako sagardoa probatzera eta era berean, lagunarteaz eta jana eta edanaz gozatzera.

18 sagardogile izan ziren lehian eta epamahaiaren iritziz, Agerre Goikoa baserriak ekoitzitako sagardoa izan zen onena. Zumeta baserria geratu zen sailkapeneko bigarren postuan, eta Iraola Zaharra sagardogilearentzat izan zen hirugarren postua.

Publikoa ere aditu

Ez zen sagardoa bakarrik izan Gaztetandikek antolatutako festaren protagonista. Pintxoak eta kafea ere izan zituzten bertaratutakoek eta janarekin batera, banan-banan probatu ahal iza zuten herriko baserrietako zukua. Ondoren, euren iritzia ere kontuan hartu zen. Hala, publikoaren saria Basabek jaso zuen eta haren atzetik Erdoiztak eta Agerre Goikoak eskuratu zituzten bigarren eta hirugarren sariak.

Publikoak saritutako hiru sagardogileak

Publikoak saritutako hiru sagardogileak. (Gaztetandik)

Honako hemezortzi baserri hauek hartu zuten parte txapelketan: Urdalleta, Agerre Goikoa, Buztinzuri, Irure Txiki, Estrada Zaharra, Lasturreta, Aritzeta Goikoa, Ibarguren, Galarraga saletxe, Aranguren, Zuazketa, Zumeta, Iraola Zaharra, Basabe, Aritzeta Azpikoa, Mugarrieta, Muno Haundi eta Erdoizta.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Getarian marmitakoarekin, herri bazkaria08.7909-08-2026
2Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean09.321-09-2026
3Arraun Elkarteak igo du aurten ikurriña013.6106-08-2026
4Azpeitiarrek indartsu jarraitzen dute Nafarroako G.P. Terresis Magna erremonteko txapelketan02220-08-2026
5Ekaitz Goikoetxeak irabazi du XXXV. Lazkao Txiki bertso-paper lehiaketa014.3508-09-2026
6Giro ederrean ari dira ospatzen Sagardoaren Eguna Elgetan06.1419-09-2026
7Opor hutsunea sumatu da azoka goibel batean01019-08-2026
8Sortzaileetan jarriko du fokua Basquervillek09.1528-09-2026
9Etxebizitzarekin negozioari ez! Etxebizitza-parke publikoa denontzat017.1419-09-2026
10Baratzak lehor badaude ere, leka gorriak hazi dira07.6629-07-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.