Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Drops plataformak euskara gehitu du bere eskaintzara

Дата публикации: 19-02-2026 10:28:22

Sei hizkuntza gutxitu berri sartu dira online ikasteko aplikazioan

Основное содержимое страницы с новостью.

19/02/2026 Actualizado a las 12:28h.

Milioika hiztun dituzten hizkuntzez haratago, munduan milaka hizkuntza gutxitu daude.Euskara horiek artean dago, eta ageria den arren, hiztunek egiten dute hizkuntza bat bizirautea. Ideia hori abiapuntutzat hartuta Drops hizkuntzak ikasteko plataformak sei hizkuntza gutxitu gehitu ditu bere katalogora.Horien artean dago euskara, egipziar arabiarra, galesera edo kymrua, suitzar alemaniera, groenlandiera eta chtia.

Munduan milioika pertsonek hitz egiten dute hizkuntza horietako bakoitza, eta «kultura aberats eta biziak islatzen dituzte, nahiz eta ez dauden hizkuntza ikasteko plataforma nagusietan», adierazten dute plataformako arduradunek, gehituz «hizkuntzak ikasteak ateak ireki ditzakeela uste dugu, mundua esploratzeko eta nortasun, kultura eta komunitatearekin konektatzeko».

Euskararen kasuan, Eustat-en arabera gaur egun milioi bat hiztun baino gutxiago ditu euskarak, eta Unescok hizkuntza 'zaurgarri' bezala kontsideratzen du. Hori dela eta, «hizkuntzaren erronka nagusietako bat bere ezagutza zabaltzean datza», gogoratzen dute. Ildo honetan, arlo digitalean euskararen presentzia handitzea ere beharrezkoa dela adierazi dute, egunero sarean nabigatzen duten milioka erabiltzaileengana gerturatzeko.

Ikasketa plataformak, hizkuntza bakoitzean kontutan izan du zonalde bakoitzean dauden ahoskera bereizgarriak, baita dialektoak eta esamoldeak. Helburua ikasleek eguneroko hizketaldietarako eta egoeratarako prestatzea da, «ez bakarrik hitzen eta esaldien ezagutzarekin, baita kultur-testuinguruaren ulermenarekin, komunikazio esanguratsuagoa lortzeko oinarria dena».

Drops hizkuntzak plataforma Kahoot! enpresako kide da, online ikasketarako plataforma ugari batzen dituena. Jolasean ikasteko aplikazio moduan funtzionatzen du, galdera-erantzunen jokoen bitartez edukiak ikasteko.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Surf Txapelketa Herrikoia datorren larunbatean Gaztetapeko olatuetan01029-09-2026
2Kataluniako ordezkaritza batek Elkar-EKIN Lanean Gipuzkoako gizarteratze eta laneratze eredua ezagutu du09.4625-09-2026
3La inscripción para el nuevo curso de las tertulias en euskera puede hacerse hasta el 16 de octubre08.3622-09-2026
4Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko dira Kontxako Banderarako01004-09-2026
5В чате поддержки приложения Сбера стали доступны консультации на 90 языках020.2506-10-2026
6Liga hasiera onari jarraipena ematen saiatuko dira, bailarako futbol taldeak09.0302-10-2026
7Asteazkenera arte eska daitezke alokairurako dirulaguntzak016.1926-09-2026
8Приложение-установщик TAPK вышло в Google Play010.4102-10-2026
9Chess - Play and Learn Online 4.10.18-googleplay by Chess.com09.2728-09-2026

Классификация: Пресс-релизы. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.