Erromatar garaitik Nafarroako Erresumaren amaierarainoko historia laburbildu du marrazkilari gasteiztarrak bere azken argitalpenean
11/08/2026 Actualizado a las 18:36h.
Euskaldunen historia hainbat modutara kontatu izan da, baina oraingoan Aritz Ibarrak batez ere gazteenengan pentsatuz historia liburu lilustratua argitaratu du, 'Deiadarra. Pirinioetako erresistentzia'. Liburuak Erromatar garaian hasi eta Nafarroako erresumaren amaierarainoko historia kontatzen du ilustrazio ezberdinen bitartez, hamasei mende inguruko historiako une garrantzitsuenak laburbilduz 260 orrialdetan.
Izenburuak euskaldunek elkar abixatzeko mendietatik egiten zuten oihua islatzen du, baita historiako garai haiek ahanzturatik berreskuratzeko autoreak egiten duen deiadarra ere. «Baskonia, historia zirraragarriz eta sakoneko zauriz beteriko lurraldea. Bere mendien artetik, oihu atsekabetu baten oihartzuna entzun daiteke. Belaunaldiz belaunaldi, apurka-apurka, itzaltzen doan arrangura bihotz-erdiragarria», azaltzen du liburuan bertan. Baskoiak ditu protagonista nagusiak, eta beraiek aipatzen dituzten garaiko historialarien hitzetatik lortu du osatzea mendez mendeko ilustrazioen liburua. «Herri hau menderatu nahi izan zuten inperio eta erresumen kronikek emango digute honen berri. Baskoiak aurrenekoz aipatu zituzten erromatarrekin hasita, orotariko aurkariei eutsiz osatzen joan zen mendeetan euskaldunen, baskoien izaera menderakaitza», adierazi du.
Liburua euskaraz argitaratu da eta Nabarralde fundazioak sustatu du. Marrazkilari gasteiztarraren lehenengo liburu ilustratua da.Azken urteak euskal historian murgildu da eta bertako jakintza argitaratu du 'Deiadarra' liburuan. Aurretik hainbat kartel eta liburuen azalak ilustratu ditu eta 'Gasteiz 1200. Defentsa amaigabea' komikia argitaratu zuen 2022an Fernando Sanchez historialari eta gidoilariarekin eta Martin Ttipia kultur elkartearekin batera. Gainera, 2023an, Geuretik Sortuak ekimenean parte hartu zuen, Lehen Mundu Gerrak Ipar Euskal Herrian izan zuen eraginari buruzko komikia sortuz Lesakan egin zuen egonaldian.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Lau liburu hizkuntza batetik bestera: itzulpen berrien bilduma | 0 | 9.27 | 23-08-2026 |
| 2 | Un libro reconstruye la historia de los brigadistas que lucharon en Gipuzkoa | 0 | 6.87 | 14-09-2026 |
| 3 | Post-It gorriaren azken abentura | 0 | 16.67 | 03-10-2026 |
| 4 | «Euskarazko merkatuak argitalpenak arretaz pentsatzera behartzen ditu» | 0 | 8.1 | 06-09-2026 |
| 5 | 'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburuaren aurkezpen "berezia", eguenean | 0 | 5.73 | 25-09-2026 |
| 6 | Aritz Galarragak 'Izan gizona' saiakera literarioa aurkeztu du | 0 | 8.98 | 10-09-2026 |
| 7 | 'Tximeleten mihia' eta Manuel Rivasen galiziar bizi-zatiak, euskal letretara | 0 | 12.74 | 06-07-2026 |
| 8 | Aiaratarren gotorlekua, eskura | 0 | 9.32 | 15-07-2026 |
| 9 | Iratzea, herri-lurrak babesteko (edo saltzeko?) | 0 | 9.39 | 12-09-2026 |
| 10 | Mugen artean zerua bilatzen duen poesia | 0 | 13.06 | 12-06-2026 |