Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Euria

Дата публикации: 01-10-2026 04:43:51

Berdea behar luke ez hori, ez marroi, ez gris ez den kolore horrek. Ikara eragiten duen kolore horrek. Kolore ere ez den nahasketa horrek

Основное содержимое страницы с новостью.

Irati Goikoetxea

01/10/2026 Actualizado a las 06:43h.

Ez da barre egiteko kontua. Izatekotan negar egitekoa. Negarrak ezer konponduko ez duen arren. Inguruko umeren bati entzun diot ordea: negar egingo dugu, ur falta badago negar egingo dugu. Izan ere zeruak negar egiteari utzi badio, egin dezagun guk. Halaxe marraztu izan dugu euria paper gainean umetan eta heldutan: malko forman. Erraza behar luke. Baina ez da. Ez da barre egiteko kontua. Ez da marrazki ziztrin edo negarraldi batekin konponduko. Euria ez du zerua negarrez hasten delako egiten. Euria ez du gu negarrez hasi garelako egingo. Halaxe marrazteko ohitura dugun arren, ez, euriak ez du malko formarik. Euri-tanta txikienek forma esferikoa dute. Handiagoek hanburgesa ogiaren itxura. Aurrean duzuen hurrengoan (atzo, gaur, bihar, lainoak harrapatu zaituen tokiaren arabera) begiratu, ukitu, dastatu. Usaindu. Euri-tanta. Heldu. Eta utzi lurrerako bidean gero. Poltsikotarako gorde gabe.

Asteak daramatzagu kontu bera aipatzen. Asteak dira albisteak erreportaje bihurtu zirela. Azken asteburu honetan Iruñetik Beasainera egin dudan bidean ikusitakoak ordea, ufa, bereziki eragin dit. Betidanik nire sentitu ditudan inguruak arrotz sentitzeraino. Berdea behar luke ez hori, ez marroi, ez gris ez den kolore horrek. Ikara eragiten duen kolore horrek. Kolore ere ez den nahasketa horrek. Tenperatura hotzik iritsi ez den arren, ganadu asko jaitsi da goi zelaietatik. Baserri inguruetan, halere, nik ez dut animaliarik apenas ikusi. Hutsik. Ez hori, ez marroi, ez gris ez den kolorerik gabeko nahasketa hori duten zelaiak hutsik daude. Eta beldurra ematen du. Eta kezka eragin behar liguke. Handia. Bai, iritsi da eurialdia, atzo, gaur, bihar, egingo du euria eta etxeko iturria txorrota dariola izango dugu aurrera ere. Ez gara oroituko udak ito dituen abere eta abeltzainekin eta memoria huts izango da 2026ko uda. 2026ko uda ere. Anekdotaka gogoratzen ditugu lehorteak eta euriteak, hotzaldiak eta beroaldiak. Pinguinoak erosten ditugu, edota haizea zilipurdika jartzen duten gailuak. Beldurra ematen du eta kezka eragin behar liguke. Izan ere, beldurra atximur bat da, eta kezka mailukada.

Denbora luzez euririk egin ez eta euria egiten hasten denean sortzen den usaina aroma omen da. Aroma horrek, batez ere lur lehorraren gainean erortzen denean sortzen denak, petrikor du izena. Usain horretan has genezake bidea. Ahal dela aterpetik kanpo. Euriak busti gaitzala. Eta busti diezagula. Kezka. Ez baita barre egiteko kontua. Negar egitekoa ere ez.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Berenjenak eman dio kolorea uztaileko lehen feriari06.5502-07-2026
2Ederki pasatu dute berrobiarrek festen hasieran015.5627-08-2026
3Bezeroei eskainitako begirada samur eta hurbila01006-08-2026
4Abangoardia040.7728-09-2026
5Unibertsitate zahar berria04021-09-2026
6«Xarma etapa berri honetan irudikatzen dut artista bat bezala»01019-09-2026
7Îran: Berpirsê bêewlehiya li Tengava Hurmuzê DYA ye01025-09-2026
8Li Tetwanê taviya baranê û teyrok barî01026-09-2026
9Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean09.321-09-2026
10Iratzea, herri-lurrak babesteko (edo saltzeko?)09.3912-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 4.1. Источник: www.diariovasco.com.