Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Gizon bat atxilotu dute, beste bati giltza ingelesez eraso egiteagatik

Дата публикации: 28-09-2026 15:14:58

Biktima ospitalera eraman dute. San Kristobal auzoan, berriz, 23 urteko emakume bat atxilotu dute, bikotekideari eraso egitegatik. 

Основное содержимое страницы с новостью.

Gasteizko udaltzainek 24 urteko gizonezko bat atxilotu dute, beste gizon bati giltza ingeles batekin eraso larriak egitea egotzita. Udaltzaingoak jakitera eman duenez, hiru gizon ezbaian ari ziren atzo gauerdian, antza, zor ekonomiko baten harira. Abisua jasota, bertaratutako agenteek gizon bat zoruan ikusi dute, burutik odola zeriola. Zaurien larritasuna ikusita, larrialdi zerbitzuek ospitalera eraman dute, eta poliziek Landaberde kalean atzeman dute ustezko erasotzailea.  

Bestetik, larunbat arratsaldean San Kristobal auzoan 23 urteko emakume bat atxilotu dute, etxeko indarkeria egotzita. Eztabaida baten erdian gizonezko bikotekideari kopetan mugikorrarekin jo dio, zauria eraginez. Agenteak bertaratu direnean, gizonezkoa odoletan zegoela ikusita, ustezko erasotzailea atxilo eraman dute.  

Legutiano Atean, berriz, 34 urteko gizon bat atxilotu dute, emakume bati poltsa indarrez ebasteagatik. Igandean, bestetik, Arriagako Atean 18 urteko neska bat atxilotu dute, desobedientzia larria eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatua egotzita, eta Arriaga-Lakuan 36 urteko beste emakume bat atzeman dute, droga afera baten harira. Larunbatean, berriz, 25 eta 40 urteko bi gizon atxilotu dituzte. Lehena, lapurreta baten harira; bigarrena, auzokideekiko eztabaida batean heriotza mehatxuak egiteagatik. Azkenik, ostiralean, 21 eta 22 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte, epaitegi batek haien gaineko bilaketa, atxilotze eta bertaratze aginduak zituztela konprobatzean. 

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Bi gazte atxilotu dituzte Gasteizen sexu eraso bana leporatuta08.0123-09-2026
2San Migel jaiak ospatuko dituzte asteburuan Etxaguenen07.5625-09-2026
3Dantzak ikasi beharrean, dantzan ikasteko aukera01028-09-2026
4Seme-alabei heriotza mehatxuak egiteagatik gizon bat atxilotu dute019.0901-10-2026
5Espekulazioari mugak jartzea exijitu dute Gasteizen08.9203-10-2026
6Urriaren 17an egingo dute Debagoieneko bosgarren erreka auzolana07.2322-09-2026
780 urtetik gorakoen bazkaria egin dute Elgetan014.118-09-2026
8Sexu erasoa egiten saiatzea egotzita, gizon bat atxilotu dute Gasteizen011.125-09-2026
9Gasteiz Euskararen Hiria? Zer da hori?01029-09-2026
10Flora kontserbatzeko nazioarteko erakunde batean sartu da Olarizu07.0905-10-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.66. Источник: alea.eus.