Lasaren postuan 30 kilo zizahori zeuden 25 euroan eta bi kilo, gorringoarenak berriz, 28 euroan saltzen ziren
A. Mariezkurrena
26/08/2026 a las 20:13h.
Abuztuaren azken asteazkenak beste usain bat zuen. Atzoko azokan mugimendu gehiago sumatzen zen erosleen aldetik baina baita saltzaile eta produktuen aldetik ere. Eguraldi ona lagun zutelarik, batzuk eta besteek goiz partean nobedadeei buruz hitz egin zuten, batzuk elkar ikusi gabe egon direlako eta zer konta bazutelako.
Esaterako, Errezilgo Simon Aizpuruk hasi du salmenta denboraldia... Mugarrieta baserrikoa. Junbo, Topac, Errege erreineta, Perlestinak... ekarri zituen. Aukera zabala zuen errezildarrak eta denak ere 3,5 euroan saldu zituen kiloa.
Fruta atalean nabarmendu behar dira eguneko nobedadeen artean, izan ere, Gabiriako Jose Antonio Elosegik ere sagar gehiago ekarri zituela. Azpimarratzekoa da honen postuan, atzo, Alpuigasla eta Inobi sagar berriak ere gustukoak dituztenek erosteko aukera izan zutela 3,5 euroan kiloa.
Barazkien atalean, Zeraingo Iñaki Intxaustik berenjena pintoa eskaintzen zuen 3,8-4,5 euroan. Mendarte baserrikoak asteazken honetan eramandako aleen artean, nabarmenenak 900 gramo pisatzen zituen. Azpimarratzekoa honako hau, ez baita ohikoa horrelako pisu handiko alea topatzea.
Beste postuen artean, Sustrai askeak proiektuaren bultzatzaile den Natalia Magallanes ere bere eskain-tza oparoa egiten zegoen bere baratzean eta negutegian dituen mota guztietako barazkiak eta frutak eskainiz.
Perretxiko eta onddoen atalean, Lasaren postuan zegoen Miren Pagolak 30 kilo inguru zizahori eskaini zituen, 25 euroan. Basoko altxor handia den gorringoak, berriz, 28 euroan saltzen zituen, Nafarroatik ekarritako 2 kilo zituelarik atzokoan.