ELA sindikatuak azaldu du PreZero enpresak eta langileek aurreakordioa lortu dutela.
Aiaraldeko hiri hondakinen bilketaren hogei eguneko greba amaitu da. ELA sindikatuak azaldu duenez, zerbitzuko langile guztiek babestu dute enpresarekin lortutako akordioa aldarrikapen nagusiak jasotzen dituelako.
ELAren arabera, soldata igoerak KPIaren araberakoak izango dira kontzeptu guztietan 2026, 2027, 2028 eta 2029 urteetan. Horrez gain, langileek hilabetean bi asteburu lan egin beharrean, hilabetean larunbat bakarra lan egitea egokituko zaie. Halaber, lanorduetan batzarrak egiteko bi ordu izatea jasotzen du akordioak, baita abenduaren 24an eta 31n lanaldi erdia egiteko eskubidea ere.
Lan gatazka bideratu badute ere, ELA oso kritikoa izan da Aiaraldeko Kuadrillarekin eta leporatu dio arazoa izan dela 2032ra arteko lizitazioa egin zuela, zortzi urtekoa, eta horrek zailtzen diela enpresei lan baldintzak hobetzea. ELAk esan du zortzi urteko kontratuak ez direla derrigorrezkoak, erabaki politikoak baizik. Alternatiba gisa, Galdakaoko Udalaren eredua jarri du adibidetzat, lau urteko kontratua.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Greba mugagabea hasi dute Aiaraldeko hondakin bilketa zerbitzuan | 0 | 10 | 20-07-2026 |
| 2 | Greba mugagabea deitu du ELAk Aiarako Kuadrillako zabor bilketan | 0 | 6.94 | 10-07-2026 |
| 3 | Ehunka lagunek salatu dute Laudion Vibrantz fabrikako lan heriotza | 0 | 8.16 | 11-06-2026 |
| 4 | Arabako langabezia %10era jaitsi da, eta Aiaraldeak du langabezia handiena | 0 | 6.76 | 21-07-2026 |
| 5 | Zuhaitz Areitio: "Uda honetan argi geratu da aldaketa klimatikoa egitate bat dela" | 0 | 8.75 | 09-09-2026 |
| 6 | Datorren urteko tasek eta zergek %2,5eko igoera izango dute | 0 | 9.33 | 25-09-2026 |
| 7 | Urola Kostako EAJk zabor bilketa zerbitzuaren egoera jasanezina salatu du berriro | 0 | 6.94 | 27-09-2026 |
| 8 | Maderas de Llodioko langileek greba utzi dute, 262 egunen ondoren | 0 | 13.31 | 08-06-2026 |
| 9 | Langile bat hil da Laudion lan istripuan | 0 | 5.92 | 09-06-2026 |
| 10 | Pilota erakustaldia eta sagardo dastaketa, festetako lehen eguna agurtzeko | 0 | 6.05 | 27-09-2026 |