Arriatzu denda zegoen tokian jarriko dute, «herriko eragile eta elkarteek partekatzeko eta autogestionatzeko».
Hernaniko elkarteen eta eragileen topaleku eta elkargune izango da Zapa kaleko 41garren zenbakiko lokala, Arriatzu denda zena, datorren ostiraletik aurrera. Irailaren 25ean aurkeztuko dute espazioa, arratsaldeko 18:00etan; eta bertan azalduko dituzte elkargunearen nondik norakoak eta helburuak. Herritar guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbitea, eta animatu dituzte etxetik liburu bat eramatera, «lokalak izango duen liburutegitxoa betetzen hasteko».
Dinamika berri bati hasiera emateko lekua topatu dute bertan, «herriko eragile eta elkarteek elkar partekatzeko eta autogestionatzeko espazio baten faltan». Barne lanketa egin dute eragileek azkeneko hilabeteotan, «bakoitzaren beharra aztertzeko eta proiektuari forma emateko». Lokala txukuntzeko lanetan ere aritu dira udan.
Oraingoz, honako eragileak batu dira proiektura, besteak beste: Sare, Amher, Gu Geok, Gernika-Palestina, LAB, Burrunba, Jangela Etzi, eta Hernani Burujabeko Bidea herritar taldea, Enherkom, Etxegura, Sagarreta, Auzozaintza, Ekhilur, EHKom, Herrilur eta Henase.
Elkargunearen izena, berriz, ostiralean bertan erabakiko dute. Horretarako, galdetegia zabaldu dute labur.eus/ wwmk3fs1 helbidean, eta asteazkenera bitarte proposatu daitezke izenak. Jasotakoen artean aukeratuko dute, aurkezpen ekitaldian.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Zuzkidura bizitokien behin-betiko itxaron-zerrendak, ikusgai | 0 | 28.02 | 21-09-2026 |
| 2 | Ikasturte osoan zehar, Haziera Taldeak | 0 | 26.1 | 24-09-2026 |
| 3 | Datorren astean hasiko dituzte Elizatxotik Kaxkorako igogailua eraikitzeko obrak | 0 | 24 | 21-09-2026 |
| 4 | Burrunba Eguna, urriaren 3an Urnietan | 0 | 25.83 | 24-09-2026 |
| 5 | Datorren asteartean hitzaldia, harreman osasuntsuei buruz | 0 | 21.77 | 24-09-2026 |
| 6 | Argazkiak aurkezteko epea zabalik, Mendizale Asteko lehiaketarako | 0 | 24.79 | 19-09-2026 |
| 7 | Bihar inauguratuko dute Hernaniko eragileen elkargunea izango dena | 0 | 20.35 | 23-09-2026 |
| 8 | Lau 'laborategi' urrian eta azaroan zehar, nerabe sortzaileentzako | 0 | 22.43 | 24-09-2026 |
| 9 | Porrotx, Pupu, Lore eta Marimotots, Atsegindegin bihar | 0 | 17.23 | 25-09-2026 |
| 10 | Urriaren 17an egingo dute Debagoieneko bosgarren erreka auzolana | 0 | 7.23 | 22-09-2026 |