Izen ematea zabalik dago; elkartearen helbide elektronikora idatzita eman daiteke izena
23/09/2026 a las 18:18h.
Pagoeta Mendizale Elkarteak urrian 3 egunetako irteera prestatu du Demanda mendilerro ingurura. Prestati de plana ondorengoa izango da. Urriak 10, lehen egunean: Ojacastro – Dehesa de Valgañón – Anguta – Avellanosa de Rioja – Eterna, 17 kilometrotako ibilbidea, 840 m-ko desnibel metatuarekin. Natura-edertasun handiko paisaian kokatutako ibilbidea; basoak, antzinako bideak eta landa-eremuko herri txikiak zeharkatzen ditu. Bertako paisaia ezagutzeko sarrera bikaina da, baita bakeaz eta naturaz gozatzeko egun aproposa ere.
Bigarren egunean, urriak 11an: Santa Cruz del Valle – San Millán (Burgosko gailurrik altuena). Hau 22 kilometrotako ibilbidea eta 1200 metrotako desnibela metatuarekin. (B plana: 18 Km,. 700 metroko desnibel metatua)
«Ziurrenik hau izango da 'mendi'-egunik gogorrena. Burgosko probintziako gailur nabarmenetako batera igoko gara. Ibilbide zorrotza baina aberasgarria da; gailurrera iristearen eta ikuspegi panoramikoez gozatzearen zirrara eskaintzen du», diote Pagoetakoek.
Azkenik, hirugarren eguna, urriak 12an: «Fuentemolinoseko kobazuloen bisita liluragarria dugu zain. Kareharrian uraren eraginez sortutako sistema karstikoa da. Ibilbidean zehar, mota horretako kobazuloetan ohikoak diren hainbat formazio eta egitura ikusiko ditugu, eta, aldi berean, haien bilakaera geologikoari zein inguruko natura-inguruneari buruz gehiago ikasiko dugu. Zalantzarik gabe, aukera bikaina da espeleologiaz gozatzeko eta elkarrekin egun zoragarria igarotzeko».
Beloradoko enpresa bat arduratuko da antolakuntzaz eta beharrezko material guztiak emango dizkiete. «6-99 urte bitartean egin ahal izateko aktibitatea. Kobazulorako behar den ekipazio guztia, buzo, kasko, argi...bertan utziko digute».
Irteeraren informazio teknikoa (mapak, GPX fitxategiak) Pagoeta Mendizale Elkartearen webgunean dago ikusgai.
Ekipajeari dagokionez, udazkeneko ohiko ekipoa; beroki/euritakoren bat, makilak, esku-zorroak, hiru egunetarako mokaduak, ura eta abar. Ez sartu pisu gehiegi motxilan. Lotarako tokia: Beloradoko aterpetxean.
Prezioak, bazkideek 95 euro (25 urte arte) eta helduek 150; bazkide ez direnak, 100 euro (25 urte arte) eta helduak 160 euro. Ordainketa; Kutxabank: 2095 5076 48 1065685215 edo, Laboral Kutxa: 3035 0029 65 0290015562
Prezioetan, joan-etorria autobusez Zarauztik, afaria, lotarako lekua eta gosaria (mendirako edota gainerako mokaduak norberaren kontu) eta kobazulorako bixita barne. Guztia sartuta dago
Izen-emateko bi aukera daude: Elkartearen helbide elektronikora idaztea (pagoetame@gmail.com), norberaren datuak emanez eta ordainagiriaren dokumentua erantsiz. Eta beste aukera, Pagoeta Mendizale Elkartean, ostegunetan. Egunak: irailaren 24 eta urriaren 1a eta 98. Ordutegia: 20:00etatik 21:00etara
Irteera, larunbatean, urriaren 10ean, goizeko 06:00etan, Agoueseko biribilgunetik egingo da.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Indamendik umeentzako ibilaldia antolatu du Herniora irailaren 26rako | 0 | 8.1 | 22-09-2026 |
| 2 | «Pilotari izatea etxetik datorkigu, aita ere pilotaria zen eta beti jokatu dugu» | 0 | 11.88 | 23-09-2026 |
| 3 | Anaitasunaren zaleek hitzordu garrantzitsua dute larunbat honetan Txerloian | 0 | 10 | 23-09-2026 |
| 4 | Udaletxeak teilatu berria du | 0 | 5 | 17-02-2026 |
| 5 | Elizalde Eskolak giro ezin hobean ospatu du Eskubaloia plazara ekimena | 0 | 14 | 01-06-2026 |
| 6 | Elcoro Decoletajeko langileen mobilizazioa enpresak "Geroa kuotak ordaintzeari utzi diolako" eta "ekintza diskriminatzaileak" egiten dituelako | 0 | 10.05 | 02-07-2026 |
| 7 | Euskal Herria plazako palmondoak kendu dira aparkalekuko hezetasun arazo larriengatik | 0 | 10 | 23-09-2026 |
| 8 | Juanjo Olasagarre: "Herritar moduan gertatu zaigun gauza handi bat izan da euskal gatazka" | 0 | 5 | 07-05-2020 |
| 9 | Agirietako ur-jauzia ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute | 0 | 5 | 11-07-2026 |
| 10 | Zerrenda ezagunak, erantzun zailak | 0 | 0 | 13-04-2018 |