Kooperatiba honek abian jarri du 2025eko urteko emaitzetatik Intereres Publikorako Derrigorrezko funtsera zuzkitutako dotazioa bideratzeko deialdia
DV
Arrasate
24/08/2026 a las 19:28h.
Emun aholkularitzan, kooperatiba diren aldetik, emaitza ekonomikoen zati bat urtero IPDK funtsa (Interes Publikorako Derrigorrezko Kontribuzioa) zuzkitzera bideratzen dute.
Emunen, gizarte eraldaketa ideia abstraktua baino gehiago da, beraien izateko eta lan egiteko moduaren parte. «Gizarte bizigarriago baterantz, euskaratik eta euskaraz, komunitateen bidelagun izateko» sortu ziren, eta urte hauetan guztietan bokazio hori eguneratzen eta zabaltzen joan dira: «gizarte euskaldun, justu eta jasangarriago baten alde eragiteko» lan egiten dute.
Azken hilabeteotan, Emunen gizarte eraldaketa nola ulertzen duten landu dute: nola kokatzen diren, zertan eragin nahi duten eta euren ohiko zerbitzuetatik harago zein ekimen, proiektu edo mugimendu babestu nahi dituzten.
Hausnarketa horren emaitza izan da Gizarte Eraldaketarako Markoa: «gure konpromisoa antolatzeko, erabakiak modu koherentean hartzeko eta baliabideak –ezagutza, denbora edo ekarpen ekonomikoa– eraldaketaren zerbitzura jartzeko aurrerantzean eskuartean izango dugun tresna», Emunen esanetan.
Goiburuan esan bezala, kooperatiba gisa, euren urteko emaitzen zati bat IPDK funtsaren bitartez, kanpo eragileen proiektu komunitario eta eraldatzaileak babestera bideratzen dute. 2025ean emaitza positiboak izan zituzte eta berainen balioekin bat egiten duen proiektu, ideia edo herri-ekimenak babestu eta haiekin elkarlana sustatzea nahi dute.
Eskaerak atari honetan jasoko dira: https://www.emun.eus/gizarte-ekimenetarako-ekarpena/. Eskaerak jasotzeko azken epea: irailak 30.
Elkarrekin entzun, pentsatu eta, ahal den neurrian, elkarlanean egin nahi diote gizarte eraldaketari beraien ekarpena.
Emun aholkularitzaren lan-taldea 90 pertsonek osatzen dute. 98 berrikuntza proiektuten dihardute 170 bezerontzat. Hainbat alorretan lan egiten du Emunek: euskara planak, genero berdintasuna, gobernantza, aniztasuna, gizarte erantzukizuna, berrikuntza plataformak eta enpresetako zerbitzu integrala.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Larunbatean egingo da 2025ean jaiotako oiartzuarren atsolorra | 0 | 10 | 19-05-2026 |
| 2 | Getaitri Getariako triatloi taldeko partaide izateko izen ematea zabalik dago | 0 | 13.45 | 24-09-2026 |
| 3 | Emakumeen Txokoa, 15 urte herriko emakumeekin batera eraikitzen | 0 | 14.17 | 19-09-2026 |
| 4 | Ttakunen Mendiparta 2026, Jesus Larrañagaren omenez larunbat honetan | 0 | 14.17 | 10-09-2026 |
| 5 | Fagor Herrigintza destinará 120.000 euros a ayudar a 3 proyectos sociales vascos | 0 | 12.2 | 02-09-2026 |
| 6 | Klimaren aldaketara egokitzeko neuriak harteko proposatudio Zarauzko EH Bilduk udal gobernuari | 0 | 10 | 18-09-2026 |
| 7 | Ajudes de la GVA per a la captació de projectes europeus | 0 | 16.88 | 29-07-2026 |
| 8 | Abian da 45. Bizenta Mogel ipuin lehiaketara aurkezteko epea | 0 | 14 | 19-09-2026 |
| 9 | Garmendipeko goiko futbol zelaiko belar artifiziala, berrituta | 0 | 14.17 | 22-09-2026 |
| 10 | Subvencions a projectes d'economia social i de responsabilitat social de les empreses | 0 | 4.32 | 06-07-2026 |