Debutó en el ámbito Europeo este verano en Toulouse y ha ganado el oro en el campeonato de Ne-waza que se ha disputadoeste fin de semana en Letonia
31/08/2026 Actualizado a las 21:11h.
Rigan (Letonia) jokatu da irailaren 28, 29 eta 30eko asteburuan Europako Judo Federazioak (EJU) antolatutako Europako Ne-Waza Txapelketaren lehen edizioa. Bertan, Desoreka Judo Klubeko Jare Urrutiak -57 kadete kategorian urrea irabazi du, nazioarteko garaipen historikoa lortuz.
15 urteko kirolari arrasatearrak ibilbide azpimarragarria du atzetik: Espainiako txapeldun izan zen infantil mailan eta emaitzak lortu zituen kadete mailako Espainiako Kopetan. Besoko luxazio baten ondorioz lehiaketatik kanpo denboraldi bat igaro behar izan baizuen ere, 2026an gogor bueltatu da: Espainiako Sambo Txapelketan txapeldunorde geratu zen eta Toulouseko (Frantzia) 5 Kontinente txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen.
Lurreko borrokan (Ne-Waza) daukan gaitasuna ikusita, nazioarteko maila gorenean lehiatzeko erronkari heldu eta Espainiako Federazioari baimena eskatuta bidaiatu zuen Rigara.
Rigan hiru borrokaldi jokatu zituen, eta hiruak sumisino bidez irabazi. Final-laurdenetan munduko rangkingean 87. postuan dagoen Lituaniako judoka izan zuen aurkari. Borroka gogorra izan zen arren, Jarek juji-gatame teknika baten bidez amaitu zuen. Finalerdietan Letoniako judoka bat garaitu ondoren finalerako txartela eskuratu zuen eta, azkenik, Estoniako kirolariari berriro ere sumisioz gailenduta, Europako txapeldun bilakatu zen.
Kirol mailako arrakastaz haratago, esperientzia hau ahaztezina izan da Jarerentzat eta baita bere aita eta entrenatzailea den Markel Urrutiarentzat ere.
Hala ere,maial honetan lehiatzeak erronka ekonomiko handia dakar senitartekoentzako eta klubarentzako. Bidaiak, lehiaketa-gastuak, kirol-materiala eta entrenamendu-stageak ordaintzea zama handia da kanpoko laguntzarik gabe.
Horregatik, inguruko enpresa eta erakundeei deialdia luzatzen zaie Jare Urrutiaren kirol-ibilbidea babestu dezaten. Jarek badu grina, talentua eta gogoa; orain, emakume lehiakor honek bere bidea garatzen jarraitzeko beharrezko bultzada ekonomikoa lortzea da helburua.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | La judoka Jare Urrutia se proclama campeona de Europa cadete en Riga | 0 | 7.5 | 31-08-2026 |
| 2 | Грузинский дзюдоист Чхвимиани завоевал золото на Европейских играх | 0 | 0 | 22-06-2019 |
| 3 | Российский борец вольного стиля Угуев стал чемпионом Европы | 0 | 0 | 09-04-2025 |
| 4 | Россиянин Шкуренев завоевал бронзу чемпионата Европы в помещении в семиборье | 0 | 0 | 03-03-2019 |
| 5 | Российский прыгун в воду Терновой завоевал золото на чемпионате Европы | 0 | 10 | 06-08-2026 |
| 6 | Российский борец греко-римского стиля Марянян завоевал золото Европейских игр | 0 | 0 | 29-06-2019 |
| 7 | Российские борцы Индирбаев, Ханиев и Тогоев победили на ЧЕ среди юниоров | 5 | 5 | 12-07-2026 |
| 8 | Российский борец вольного стиля Угуев завоевал золотую медаль Олимпиады в весе до 57 кг | 0 | 0 | 05-08-2021 |
| 9 | Российские синхронистки завоевали первое золото на Чемпионате Европы | 0 | 10 | 03-08-2026 |