Ferixalekuko eta Altamirako igogailu zaharrak kendu eta "segurtasun, irisgarritasun nahiz erabilerraztasun handiagoa" eskainiko duten "erabat berriak diren modelo modernoak" instalatuko ditu Arrasateko Udalak. Proiektuak 176.000 euroko aurrekontua du, BEZ gabe. Bi fasetan gauzatuko dira lanak, Ferixalekuko igogailutik hasita.
Udal Gobernuak azaldu duenez, "konplexua" izan da proiektua bideratzeko prozesu administratiboa: "2025eko udan lehiaketa publikoa bi aldiz atera zen, baina bietan hutsik geratu zen, enpresak aurkezteko baldintzak erraztu arren. Bide administratibo arruntak agortuta, Udalak negoziatutako kontratazioa bideratu zuen 2026ko udaberrian".
Azaldu dutenez, Orona enpresak konfirmatu du lanen planning-a; bi fasetan egingo da, diotenez, herritarrengan eragina gutxitzeko:
Abenduan etenaldi bat egingo da Gabonetako joan-etorriak ez oztopatzeko: "Izan ere, egun horiek mugimendu handikoak izan ohi dira, eta herritarrei zerbitzua bermatu guran hartu du erabakia Udalak".
Herribusa doakoa lanek iraun arteanFase bakoitzak bi hilabete eta erdiko iraupena izatea aurreikusten da, eta auzokideei irisgarritasuna bermatze aldera San Frantzisko (L1-igoera) eta Azokako (L1-igoera) eta Jose Luis Iñarrako (L2-jaitsiera) geltokietan bidaia doakoa izango da lanek iraun artean.
Igogailu berrien ezaugarriakInstalatuko diren igogailu berriek "erabilera intentsiborako" prestatutako "elementu tekniko berritzaileak" izango dituzte:
Aurrekontuaren barruan, igogailu zaharrak desmuntatzea, berriak muntatzea, legalizazioa, mantentze-lanak eta salmenta osteko zerbitzua sartzen dira.
Itxitura bereziak jarrita daudeAzken hilabeteetan kanpo itxitura bereziak jarri dira Ferixalekuko igogailuan. Azken erasoak jai egunetan izan dira, eta, ondorioz, Udala aztertzen ari da, igogailua babesteko asmoz, jai egunetako gauetan berau ixtea: "Egun jakinetan izango da, eta gaueko ordutegian. Izan ere, erasoek eragiten duten kaltea ekonomikoa izateaz gain, nagusiki soziala da, Altamira inguruko bizilagunei eragiten diena. Herritarren irisgarritasun unibertsalari eraso eta kalte zuzenak dira".
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Iraila iritsi da eta Udalak oraindik ez ditu klubentzako kirol-espazio alternatiboak prestatu Iturripe itxi aurretik | 0 | 10.34 | 24-09-2026 |
| 2 | Xorrola berria aurreikusten da, udalbatzarrean prozesua hastea onartuta | 0 | 10 | 02-07-2026 |
| 3 | Euskal Herria plazako palmondoak kendu dira aparkalekuko hezetasun arazo larriengatik | 0 | 10 | 23-09-2026 |
| 4 | Adierazpen librerako hamaika panel kokatuko ditu Udalak herrian | 0 | 12 | 23-07-2026 |
| 5 | Cierran la AP-8 entre Oiartzun y Errenteria sentido Bilbao tres noches | 0 | 11.04 | 07-09-2026 |
| 6 | Elgetako ostatuetan ere egonaldi turistikoaren zerga aplikatu beharko da urtarriletik aurrera | 0 | 10.33 | 22-07-2026 |
| 7 | Zizurren dagoen adin txikikoen harrera etxebizitzaren kontrako erasoa salatu du Geroa Baik | -5 | 6 | 02-06-2026 |
| 8 | Xanistebanetan hesiak zaintzeko lan-eskaintzan izena emateko epea irekita | 0 | 23.33 | 07-07-2026 |
| 9 | Almerimar y Balerma ampliarán sumarán 107 nuevas plazas de aparcamiento | 0 | 5 | 12-06-2026 |