Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

«Herriko jaiak topaleku izan dira, lagunak eta familiak elkartzeko aitzakia»

Дата публикации: 07-08-2026 16:20:20

«Oiartzunek ederki erantzun dio festari ere» Joana Mendiburu alkateak azpimarratu duenez

Основное содержимое страницы с новостью.

A. Mariezkurrena

Oiartzun

07/08/2026 a las 16:02h.

Bukatu dira aurtengo Oiartzungo festak. Orain, balantzea egiteko unea iritsi da eta Joana Mendiburu Garaiar alkateak azaldu duenez ohar baten bitartez «Xanistebanetan jai giro sanoa» izan dela nagusi, bai jai batzordeak gogoz zein mimoz antolatutako ekintza guztietan, baita kalean ere. Egunez zein gauez, goraipatzekoa da ekitaldi guztietan izan den antolakuntza eta koordinazio lan ona; eta herritarren zein eragileen parte-hartzea. Egitarauko ekin-tza eta hitzordu guztiak normaltasun osoz burutu dira.

Oiartzungo plaza eta kaleetan haur, gazte nahiz helduak ibili dira batera eta bestera. «Une zoragarri eta hunkigarriak bizitu dira. Herriko jaiak topaleku izan dira, lagunak eta familiak elkartzeko aitzakia. Azkar bizi garen gizarte honetan, denbora pixka batean gelditzeko aukera».

Eraso matxistei eta arrazistei dagokienez ez da intzidentziarik jaso eta, alde horretatik, oso pozgarria da Xanistebanak genero eta jatorri guztietako pertsonentzako jai atseginak izan direla pentsatzea. Eragile ezberdinekin izandako elkarlanari esker, jaietan tratu ona eta poza izan dira nagusi eta ez da beharrezkoa izan herriko zenbait eragileren eta udalaren artean adostutako protokolorik martxan jartzea.

Bestetik, aurten ere udalak neurriak hartu ditu garraio publikoa sustatzeko. Ohi denez, Xorrolaren gaueko zerbitzua eskaini da eta EkialdeBusek ere indartu du bere zerbitzua. Biek ala biek funtzionatu dute ongi.

Garbitasun eta higieneari dagokienez esan, azken urteetan txosnagunean eta plazan jarri diren komun moduluek harrera ona dutela. Hondakinak gutxitu zein birziklatzeko jarritako bitartekoak ere egokiak izan dira alkatearen hitzetan, «hondakinen auzian dena bada ere eskas, askoz gutxiago sortzen ez dugun artean. Badugu zer hobetua denok botiloien auzian».

Amaitzeko, eskerrak eman nahi izan dizkie Mendiburuk «festa hauetan lanean ibili diren udal langileei eta, bereziki, ekintza guztiak txukun antolatu eta posible egin dituzten herriko eragile eta boluntario guzti-guztiei. Oiartzunek ederki erantzun dio festari ere; hala dagokionean festari ere erantzun behar baitzaio: fin-fin gozatuz, goxatuz eta disfrutatuz».

Newsletter

«Gora Xanistebanak! Gora herrietako jaiak!», bukatu idatzia Joana Mendiburu alkateak.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Urtea bete du Oiartzungo Herritarren Arreta Zerbitzurako bulegoak08.9805-06-2026
2Oskar Urdaniz eta Joseba Goienetxe:“ Erraldoiak ongi dantzatzeko ez da indartsua izan behar, oreka ongi mantentzea da gakoa”0513-07-2026
3Xabier Ormazabal Mendi Festa fue una gran fiesta5730-05-2026
4Maddi Ane Txoperena: "Lagun baten heriotzak uzten duen doluari hitzak jarri nahi nizkion"07.0731-07-2026
5Indarkeria matxistaren aurka borrokatu!028.6322-04-2026
6Metropoli Forala 2024-12-130513-12-2024
7Amaiur Feliu (Zaldi Zuria): “Festaren erdigunean egonda ere, giro lasaia eta atsegina eskaintzen dugu”5613-07-2026
8Igor San José es el autor del cartel que anunciará este año los Xanistebanak011.0420-06-2026
9Mendiriz Mendi acudirá a Artikutza0506-05-2026
10Jai girotik, kezkara: erasoen arrastoa utzi dute aurtengo sanmartinek013.9916-07-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.