Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Udalak 2027an aurkeztuko du Oiartzungo babes klimatikoko puntuen sarea

Дата публикации: 26-08-2026 15:46:48

Herritarrek aukera dute babesgune klimatikoen gaineko ekarpenak egiteko

Основное содержимое страницы с новостью.

Elena Viñas

26/08/2026 a las 17:46h.

Klima aldaketari eta beroaldiei aurre egiteko neurri gisa, Oiartzungo Udala hiriguneko babesgune klimatikoak identifikatzen eta haien mapa osatzen ari da. Aire zabaleko (basoak, parkeak…) zein eremu itxietako (udal eraikinak, zerbitzuak…) aterpe klimatikoekin ari da osatzen sarea, ahalik eta maparik zabalena egiteko helburuz.

Elizalde, Arragua, Altzibar, Iturriotz eta Ugaldetxo auzoetan (populatuenak eta urbanizatuenak direlako) eta herritarrik zaurgarrienetan (adineko pertsonak, haurrak, arnas-gaixotasunak dituztenak, haurdun dauden emakumeak…) jartzen du fokua proiektuak.

Urtarriletik apirilera bitartean, proiektua definitu eta testuinguruan kokatzeko lanak egin dira. Oiartzungo auzoetako mapa termikoak ere egin dira, beroarekiko sentikorrenak diren puntuak identifikatzeko. Mapa termikoen emaitzak eskuan, maiatzean, aire libreko zein eremu itxietako babesgune klimatikoen banan-banako eta lekuan lekuko azterketak egin dira. Zerrenda eta mapa bat osatu dira hortik ateratako informazio eta datuekin.

Zerrenda eta mapa hori aurkeztu eta ekarpenak jasotzeko bilera irekia egin zen pasa den ekainaren 29an. Orain, uda osoan zehar, herritarrek ekarpen gehiago egiteko aukera izango dute galdetegi baten bitartez. Herritarren ekarpenak jasota, udal ordezkari eta teknikariek egindako lana doituko dute, herriko babesguneen mapa osatu eta seinaleztatuko da, eta edonork edonoiz eskura izateko euskarriak eta bitartekoak sortuko dira. 2027ko udaberrian aurkeztuko da Oiartzungo babesgune klimatikoen sarea.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Arkaitz Lopezek jaso du Elizalderen urteurreneko rifaren sari nagusia01021-09-2026
2Xorrola berria aurreikusten da, udalbatzarrean prozesua hastea onartuta01002-07-2026
3BGR PMS At-sea 202706018-08-2026
4План адаптации Арктики к изменениям климата создадут при участии РАН0003-03-2020
5Развитие Арктики и Трансарктического коридора начнется с 2027 года011.7914-08-2026
6В Якутии на территории двух районов разместится угольный кластер0025-01-2023
7Kiderült, mikor jön a következő napfogyatkozás, durvább lesz, mint az idei011.1613-08-2026
8Iruñerrian Gaur 2026-04-2701027-04-2026
9Iruñerrian Gaur 2026-03-2701030-03-2026
10Iruñerrian Gaur 2026-02-2701027-02-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.