Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Teknopolisek arreta berezia eskainiko die osasun-gaiei larunbatetik aurrera

Дата публикации: 22-09-2026 12:21:35



Основное содержимое страницы с новостью.

Jan Echevarría

22/09/2026 Actualizado a las 14:21h.

Transplanteak egiteko teknika berritzaileak, minbiziaren aurkako punta-puntako tratamenduak, elikaduraren joerak, Euskal Herriko industria aeronautikoa... Tekonopolis saioaren 29. denboraldia asteburu honetan hasiko da (larunbatetan 13.30ean, ETB1en; eta igandeetan, 12.15ean, ETB2n), eta hori aurkezten gaur izan dira Amaia Esquisabel Alegria Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako zuzendaria, Agustin Ezenarro Zumeta ETBko Programa arloko burua, Edurne Gaston Estanga Elhuyarreko Zientzia Unitateko koordinatzailea eta saioa babesten duten erakundeetako beste ordezkari batzuk.

Ekitaldia EHUko Gipuzkoako Campuseko Liburutegi nagusian egin dute (Donostia), eta, azaldu dutenez, saioak denboraldi honetan ere «toki eta gai interesgarrietan barrena eramango ditu ikusleak. Gizartean jakin-mina pizten duten gaiei begiratzeko asmoz dator, Euskal Herriko arlo guztietako adituen laguntzaz».

Larunbatean (irailak 26) hasiko den denboraldi berrian ere Iñaki Leturia Yurrita izango da aurkezlea, eta zuzendaria, berriz, Alaitz Ochoa de Eribe Agirre. Osasunaren inguruko gaiek garrantzi berezia hartuko dute Elhuyarrek ekoizten duen programan, eta, gainera, teknologiak ere ez du lekurik galduko. Are gehiago, denboraldiko lehen saioak «belaunaldi berriko robotikaz eta gure industria aeronautikoaz» ariko direla jakinarazi dute bere arduradunek. Bestetik, Teknopolisek «klima-aldaketaren ondorioei» ere erreparatuko die, eta, besteak beste, «erakutsiko du nola astinduko duen euskal kostaldea itsas mailaren igoerak, eta gure hirien metabolismoa ere aztertuko du».

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Txikia osorik0023-01-2018
2Egoitz Fraile, Lizar Jai taldeko kidea0130-01-2018
3Txillardegi gogoan01016-01-2012
4Mikel Idoate (Izarra Beilategia)0019-06-2017
5Puzgarri bustietan saltoka, beroa arintzeko01024-07-2026
6Josep, no exagero01028-07-2026
7Indarkeria matxistaren aurrean jarrera kritikoa erakusteko Beldur Barik lehiaketa martxan da01023-09-2026
8Medicīniskās brigādes trūkuma dēļ Siksnas "Saryarka" saņem tehnisko zaudējumu012.3122-09-2026
9В Роскосмосе представили нового главу НПО "Техномаш"0013-05-2025
10LEDARE: Penningmakt gick före arbetarnas rätt. Vakna! 01020-08-2026

Классификация: Информация. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 22.5. Источник: www.elcorreo.com.